Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tirriki-tarraka 1 adlag poliki eta nekez ibiltzearen onomatopeia.

-Hau aspergarria da -kexatu zen Dudley, eta tirriki-tarraka hankak arrastaka alde egin zuen handik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.

Makulua eskuinean, periodikua ezkerreko beso hilak galtzarbean estutua, agureak tirriki-tarraka egin du aurrera, oinazearen eskailera aurpegian islatua.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 96. orr.

Tirriki-tarraka aurrera zihoan bitartean ohartu zen gerrikoak sabel puztua estutzen ziola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 210. orr.

Kanpoan tirriki-tarraka entzundako hanka-hotsak Filch bazetorrela adierazi zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 111. orr.

Bera, ordea, marmarka joan zen, bere makilarekin tirriki-tarraka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 92. orr.

2 irud/hed

Eta egia esatera, atseginago gertatu zait tren honen tirriki-tarraka urduria TGV berriaren abiada sendoa baino.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 167. orr.

Auto gorri eder batek geldialdia egin zuen gasolindegian, gasolindegi gorri eder batean hain zuzen ere, tirriki-tarraka, depositua huts-hutsik zekarrela, erregai gosez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 102. orr.

Ez zuen jakin nahi izan esaldiaren iradokizunaren norainokoa, telefonista baretzeko esaldi lasaigarria bota, tirriki-tarraka, eta eskegi egin zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tirriki tarraka (20)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus