Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tirriatu, tirria(tu), tirriatzen 1 da/du ad irrikatu, grinatu.

11 000 behari tirriatu ditu ekitaldi horrek orotara, Hip Hop dantzaren alderateko joera emendatuz gainera.  Herria   2004-07-01

Itsas hegiko kirol salgaiak proposatzen ditu, beti ere 14/18 urteko nerabeak dituelarik tirriatu nahi bere salgaiei buruz.  Herria   2003-05-29

Lo-gutizia izugarriak sareetara tirriatzen zuela zirudien eta, buru astuna papora ezkelduz, tu malgua ezpainetarik isurtzen zitzaiola, zurrunga larriak eroaten zuen amatxi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 192. orr.

Zenbat enpresetan ere egun horiek ongi markatuak dira urruneko bezeroen tirriatzeko alde hauetara.  Herria   2002-07-25

Laugarrenekorik erraten da, tirriatzean eta erresumintzean banatzen den sentsualitate berak obeditzen diola arrazoimenari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 76. orr.

Oihuek tirriaturik presaka lehiatzen zen Cassieren aldia izan zen gero.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus