Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tirria 1 iz irrika, nahi bizia. ik grina.

Beharrak, tirriak, zorteak, hots, biziaren ezin ezagutuzko misterioak, hemen ezarri nau eta, abiatuan abiatu, segitzen dut hasi bidea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.

Gorde-gordea neukan teatrorako gutizia, tirria, de Monzon Jaunari esker, bat-batean iratzartu zen.  Berria - Kultura   2004-11-17

Pentsa daiteke berak hemen izanki eta [...] urruneko erostunen tirria pizten jakinen dutela.  Herria   2003-05-29

Epeldu egin da nire baitan gobernadore izateko nuen tirria.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 171. orr.

Hark ez zuen behin ere lanik egin etxalde batean, eta ez zuen tirriarik ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 214. orr.

Iduri luke sos puxka baten irabazteko tirriak zernahitara eramanarazten duela gizona.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 132. orr.

Hobe huke etxaldea, landak bederen, lanean aritzeko tirria dutenei alokatzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

Ez batak ez bertzeak ez du berehala etxeratzeko tirriarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 54. orr.

Beti aztoratu izan nau aintzira exotiko eta urrunetan igeri egiteko tirriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Bonbak edonon pausatu aitzineko gauetan, beti larrua jotzeko tirria nabaritzen zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 8. orr.

Haren bilo xerloen beren tokian emateko eskuaren luzatzeko tirria ukan zuen, baina bere tirria gainditu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Goimendietarako tirria gero-eta handiagoa dute euskaldunek.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Nik ez neukan poesiarako tirriarik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 142. orr.

2 ezinikusia.

Hasia nintzen ulertzen Autobiografiatuak, benetan, une zehazgabe batetik aurrera zer nolako tirria eduki zion Zamariari; hari buruzko inpresio txar orokorra ematen saiatzen zen, batere halabeharrezkoa ez zen plan ongi kalkulatutako bati jarraiki.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiteko tirria (3); tirria handia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus