Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tirokatu, tiroka(tu), tirokatzen 1 du ad tiro egin.

Garbi zeukan ez zuela sekula inor tirokatuko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.

Patxi? TKAk tirokatua Baionako ostatu batean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 60. orr.

Inaxi Zeberio hil egin dute bere gelan tirokatuta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.

Beste norbait eskapatzen bazen, bahiak tirokatuko zituzten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Halakoa zen umeok tirokatu zituztenen ankerkeria.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 163. orr.

Vonque-ko oihan bazterretik ikusten ginuen jendea ihes egiten eta aleman hegazkinek, bihotzik gabe, apal-apaletik tirokatzen zituzten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Ararteko baten bidez, Abetz-i galdegin nion zentinel aleman bat jo zuen frantses bat tiroka ez zezan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

Metrailetarekin tirokatu itxura egin du Txatok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 151. orr.

Ume bat ustez tirokatu zuen soldadu bat, aulkian.  Berria - Mundua   2004-07-03

Sekulan alemanek harrapatzen bazituzten, seko tirokatzen zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 20. orr.

Trenean zihoazenei errifleak alokatzen zizkieten, denborapasa ederrean bertatik bufaloak tirokatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

Fabrika bati fuel-oil depositua tirokatuz su eman nahi zion anarkista bati aurre egitea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.

2 irud/hed

Baina azkenaurreko puntuan ari zelarik, Bertso Asteko gai-jartzaileak hiru gai tirokatu zizkion.  Berria - Kultura   2004-09-08

3 jaurti.

Su artifizial bat tirokatzen dute Frantziako bestaren ohoretan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Eta aditzen dut gizon tirokatuaren buruak zorua kolpatzen duela.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Bigarrenez fusilatuak izan barik gelditu ziren pago tirokatuak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.

Tirokatuarengan jarria nuen nik arreta osoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus