Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tirokaldi (16 agerraldi, 3 liburu eta 7 artikulutan) iz tirokatze aldia. ik tiroketa; tiroaldi.

Tsahaleko militarrek aurre egin zieten gerrillari palestinarrei eta gertatutako tirokaldi hauetatik batean hil zen 19 urteko palestinar gazte bat.  Berria - Mundua   2004-05-14

Tirokaldiak bata bestearen ondotik entzuten dira eta mendiek tiroen oihartzuna errepikatzen dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Bagdaden bertan ere leherketa eta tirokaldiak izan ziren.  Berria - Mundua   2004-06-27

Nik orduan are sutsuago eutsi nion neure tirokaldiari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 249. orr.

Hori bakarrik ez: bart tirokaldi luzea entzun omen duk Arrameleko zubiaren aldetik, Tolosako sarreran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 114. orr.

Santakrutzek orduan, zubiaz bestaldetik tirokaldi latza hasi dik, eroturik hona eta hara ari ziren bidaiari gizajoen kontra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 92. orr.

Apirilaren 20an, gauaz, ez-usaiako tirokaldi bat entzuten dugu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

Tirokaldi eta leherketaz jositako gudukek hainbat orduz jarraitu zuten.  Berria - Mundua   2004-07-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus