Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiroka 1 adlag tiro eginez.

Jo eta su tiroka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 144. orr.

-Tiroka ez zegok irtenbiderik -Gabinek.     «Kuskue tanden», 2004 - 95. orr.

Erasotzaileak egoitzaren barrura sartu ziren su armaz tiroka eta eskuko lehergailuak botaz.  Berria - Mundua   2004-12-07

Teruelen ibili zen tiroka, berebiziko hotza jasanez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Martinek fusila kargatu zuen, eta, gorputza leihatilatik atereaz, tiroka hasi zen, zaldien pausoen hotsari jarraituz; segitzen ziotenak ere tiroka ari ziren, baina gaua beltz zegoen, eta ez Martinek ez esesleek ezin zuten tiroa zuzendu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Bere fusil zaharra zerura begira ipinita, hegazkinei tiroka hasi zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 23. orr.

Hamar gizon kaputxadun pistolak gora, airera tiroka.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.

Harriandiko bunkerreko kanoitik tiroka hasi ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 68. orr.

Metrailadore bat tiroka hasi da gure atzean, eta, hurrengo, fusil-hotsak etorri dira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.

Ala hemendik irteten garenean tiroka hartu behar al gaituzte gu ere?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 63. orr.

Putasemeak ziztu bizian etorri ziren, airera tiroka eginez eta altoa emanez.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 61. orr.

Gero, garrasi eta irainen artean, tiroka ekin zieten kubertatik bodegakoei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 233. orr.

-Tiroka ari dira, Dutertre?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 63. orr.

Zauritu zuten egunean han aritu zela jaio zen auzunearen kontra tiroka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 117. orr.

-Kapitain jauna... tiroka ari zaizkigu... leku debekatuan gaude...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 151. orr.

Airera tiroka jarraitu zuten, gelditu gabe, muinoaren beste aldera jaisten ginen bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Tiroka eta gezi-jaurtika uxatu zuten Lapiteagako etxalde batetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Arbolatik arbolara aurrera tiroka elkarri babes emanez.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Tiroka josiko zaitut eta!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 132. orr.

Gaztategietako kobrezko galdarak aizkora-kolpeka apurtuz eta zerriak tiroka hilez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.

Erabakita zeukan koldar hura tiroka garbitzea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 197. orr.

-Ez dira gu hiruron kontra tiroka ausartuko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

-Tiroka desegin behar ote duzue, bada, dorretxea? -galdegin nion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 431. orr.

Bazekien arrainak tiroka harrapatzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Baina nola gutxitu untxiak tiroka ez bazen?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 73. orr.

970eko uztailaren 21ean, poliziak, tiroka, etxegintzan zebiltzan hiru mila langileren kontra jo zuen Granadan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 223. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagi gisa)

Larunbatean, arratsaldeko ordubiak inguru horretan, kanoi tiroka hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 265. orr.

Ibaiaren beste aldean ez-dakit-zer kontrabando eginez, eskopeta tiroka eta jende guztia nahasiz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 96. orr.

Han egokitu baitzitzaion fusil-tiroka italiar Kontsulatua jende-aldra basakiro asaldatu baten aurka defendatu beharra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

· Jaikitzen zenetik, zakurrak begiratzera joaten zen, gero zaldiak, gero txori-tiroka aritzen zen gaztelu inguruan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.

Orduan Guardia haiek eta presondegiko zaintzaile-buruak, hasi ziren errebolderez tiro-tiroka, presondegiko jendearen izutzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus