Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiroide (orobat tiroides g.er.) 1 izond/iz kartilagoez mintzatuz, laringearen aurreko eta goiko aldean kokatua dagoena.

Ahoskorda deitzen diren horiek laringean dauzkagun ezpain itxurako tolesdura haragitsuak dira, kartilago aritenoideen eta kartilago tiroidearen artean luzatzen direnak (tiroidearen ertza -hizkera herrikoian "intxaurra" deitzen den hori- ongi nabaritzen da gizonezkoen lepoan).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

2 guruinez mintzatuz, trakearen aurreko eta goiko aldean kokatua dagoena, metabolismoan eta haztean eragina duten hormonak jaritzen dituena.

Iodoaren gehiegizko kontsumoak tiroidearen disfuntzioa eragin diezaieke «pertsona sentiberei».  Berria - Gaiak   2004-12-23

Adituen arabera, pilula horiekin tiroideak bete eta erradioaktibitatea gorputzean sartzea saihesten da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Tiroideetako hormonak dituzte Parisko argaltzeko pilula hilgarriek.  Berria - Gaiak   2006-04-30

Bederatzi haur baino ez dira hil tiroideetako minbiziz.  Berria - Gaiak   2006-03-26

3 (hitz elkartuetan edo aposizioan) ik tiroideo.

Gure gorputzak 150 mikrogramo inguru behar ditu egunero, tiroide guruinak hormona tiroideoak sor ditzan.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Tiroide hormona eskasia horrek osasun arazo larriak sortzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Abortu naturala tiroide hormonekin lotu dute AEBetako eta Portugalgo adituek.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Tiroides glandulan duen oinazea sendatu ezinda dabil Janica Kostelic joan zen irailetik.  Berria - Kirola   2004-01-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus