Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiro1 1 iz su arma batek jaurtigaia aurtikitzea; aurtikitze horretan gertatzen den danbada.

Ez dago tiroak baino gauza gorrotagarriagorik!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 245. orr.

Horrelaxe nengoan geldi, tiroaren zain, hik tiroa noiz egingo.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 158. orr.

Gizona tiroa bezala atera zen ostatutik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.

Sei tiroko pistola bat eman zidan, kanoi luzekoa, beterik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 82. orr.

Hemezortzi urteko gazte bat hil zen, polizien tiroen ondorioz.  Berria - Mundua   2006-02-16

Tiroen argiek han-hemenka baizik apurtzen ez zuten iluntasun beltz haren erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.

Tiro bat bertatik bertara! Buruan hiru tiro eman zizkion talde-buruari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

-Horretara iritsita, hobe zuketen tiroa eman baliote.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 120. orr.

Horrenbeste baldin badakik, zergatik ez dizkidak bi tiro ematen?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.

Bi tiro joko nizkioan, eskuak batere dardararik egin gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 166. orr.

-Jo tiroa, jo! -egin zion oihu Joxe Mariri-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Antonio de la Mazak hodi biko 12ko eskopetaz tiro bat jo zuen, diktadorearen autoko atzeko leihatilaren paretik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

Hori gauez katuei tiroak tiratzen ibiltzen duk eta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 65. orr.

20 tiro bota zituen eta bakarra huts egin zuen.  Berria - Kirola   2006-02-12

Tirokatzaileak «oso ongi prestatuta» zeuden, Riparen ustez, mugitzen ari zen auto batetik jaurtiriko 20 tirotatik 14k helmuga jo zutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Kalera jaitsita eta tiroak airera botata azaldu zuten euren poza.  Berria - Mundua   2004-05-02

Errai-erraietan sartu diot tiro bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 129. orr.

Tiroak ihes egin dit', erantzun zidan.  Berria - Harian   2005-11-06

-Errieta egin nion mutikoari tiroa huts egiteagatik, eta laineza hartuta erantzuten hasi zitzaidanean, belarrondoko eder bat eman nion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 130. orr.

Hartza gainera erori zitzaiola sei tiro hartu eta halere korrika jarraitu ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

Donaldsonen hilketari dagokionez, mediku iturriek jakinarazi dute orotara lau tiro jaso zituela.  Berria - Mundua   2006-04-07

Bi gizon mozorrotuek bost tiroz garbitu zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.

Etengabe entzuten ziren tiroak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.

Une hartan tiro bat aditu zen, eta bala bat igaro zen gertu samarretik txistuka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Auzitegiko medikuen eskuetan dago dagoeneko, tiro batek jugularra zulatuta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 285. orr.

Behatzailea, ehiza hegazkinen tiroak seko hilda, karlinga barrenean zetzan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

Inguruan ibili zaio tiro eta tiro, etengabe.     «Bizia lo», 2003 - 94. orr.

Bi tiro aski maletategi barnera, autoa landa isolatu batera eramanda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Bertsio ofizialaren arabera bi tirorekin suizidatzen den jendea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 89. orr.

Bi txori tiro batez.     «Kuskue tanden», 2004 - 198. orr.

Eritrea alderik alde oinez korritu behar izan zutenak, alde batekoen eta bestekoen tiropean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 86. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bi txori hiltzen ditugu tiro bakarrarekin, denok zerbait irabazten dugulako.  Berria - Kirola   2004-04-21

Asparrotsen artilleroei argibideak emanez tiro zuzena egin zezaten gazteluaren kontra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Metrailadoreen edo tiro bizkorreko kanoien tiro jasa bakoitzak ehunka jaurtitzen ditu obusak edo bala argitsuak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Soinu ikaragarri horiekin mosketeen tiro zoliak nahasi ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Tiro itsuei tiroen oihartzunak baizik ez zieten ihardesten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.

Tiro lasterreko kanoiak inondik ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 138. orr.

Kanoia profitatu nahi baitzuen osaba Joanikotek tiro parabolikoari buruzko ikerketa baten egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

Ez dago tiro segururik.  Berria - Harian   2005-04-14

Errukizko tiroa emateko lana ere hartu nahi ez duen izaki horren mugimenduei jarraitzen diela begiekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

Tenienteak graziako tiroa jo zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.

Graziako tiroa eman diete ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

Lehenengo tiroarekin batera erne eta bizkor jaiki nintzen ohetik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 125. orr.

Barkamena eskatzen duen aldi berean, hiltzeko tiro egiteko politikarekin segitzea erabaki du Blairrek.  Berria - Mundua   2006-03-10

Olinpiar tiroa: Maria Quintanal.  Berria - Kirola   2004-07-18

Banekielako edozein unetan haren zakil lodiak eztanda egin eta nire eztarrian behera tiro likinak botako zituela, espermaz josiriko hitzak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 59. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hara non tiro-hots bat aditu nuen haranean barrena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 76. orr.

Metrailadorearen tiro-hotsaren soinu motelduak iratzarri nau, obusen kirrinka urrunekoak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.

Fusilen tiro-hots labur bereiziak, stacattoan bezala aditzen direnak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.

Zeremonia amaitu orduko entzun ziren fusilamenduaren tiro eztandak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 105. orr.

Tiro-trukaketak bizpahiru oren iraun zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.

Tiro festa amaitu denean, Mario lurrera amildu da, ziplo, tripako zuloari bi eskuez helduta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 25. orr.

Tiro sail bat entzun zen, Dyer, Lewis eta Halligan tiroka ari baitziren.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.

Une horretan tiro-andana entzuten da, emakumea dardaraz hasten da.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 44. orr.

-Tiro-jasak sabela hautsi ziok.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 19. orr.

Gero, bertze tiro eta gezi erauntsi batek makurrarazi zuen betiko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.

Pistola, errifle eta subfusilekin ere egiten genituen tiro-saio batzuk aldian behin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Arratsaldeko tiro-ariketaren ondotik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 73. orr.

Tiro-zaparradaren oihartzuna entzun dut.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 191. orr.

Lucyk pistola bat eta walkie-talkie bat erosi beharko lituzke, eta tiro-eskolak hartu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 151. orr.

Hildakoak tiro arrastorik ez du, zakurrik ez da ageri.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Han kanpoan etzanda [...] buruan tiro-zulo bat zuela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 137. orr.

Hirurak aldera tiro-sua egiten diete.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.

Tiro-zelaian ederki erakutsi zuen konpainiako tiratzailerik onena zela, alde handiz. Zaldiko-maldiko bat, bilintzi-balantza bat, hiru tiro-joko, auto txikientzako pista bat, autotxoke bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Espainiako tiro taldeak Avilan egin zuen prestaketa egonaldian.  Berria - Kirola   2004-09-01

Dilermando de Assisek, tiro-txapeldun nazionala zenak, bala bat sartu zion bularrean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

Metrailadore bat hasi da kalakan, tiro-totelka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

Bestea atzetik marmarka eta tiro-mehatxuka jarraitzen zitzaion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

Parlamentuak aho batez onartu du Bardeako tiro poligonoaren aurkako mozioa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Bardeako Tiro Eremuaren Kontrako Batzarrak poligonoaren aurkako hamazazpigarren ibilaldia eginen du gaur.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Golf egitea, ehizatzea, zokomiran ibiltzea, autoan ibiltzea, plater-tiroa egitea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.

Kanoi-hots bat aditu bainuen segidan, eta hiruzpalau fusil-tiro.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.

Fusil tiroen ihesi ibiliko da merkatari lasai hau.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.

-Ez dira eskopeta-tiroak izan, Marisa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Laster, izugarrizko karraska-hotsa entzun zuten, pistola-tiro bat bezalakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 271. orr.

SS ofizier batek piztolet tiro batez hil zuela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.

Mutikoa ezkutaturik geratu den arbolen atzetik errebolber tiro bat entzungo da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 141. orr.

Ikastaro bat egin zuen arku-tiroaren nondik norakoez jabetzeko.  Berria - Kultura   2004-01-29

Haren emazteki gaztea ere, haurdun zegoena, bertze arkabuz tiro batez hil zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 572. orr.

Handik harantz bailesta-tiro bi harantzagokoak ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.

Dorretik dorrera utzi beharreko tartea ez da izango gezi-tiro batek hartzen duena baino handiagoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.

Orain gaztetxo bat jarri zaigu auzoan, auskalo nondik etorria: garaia, ederra eta handinahia dariona; niretik txispa-tiro batera jarri denda, eta makinaz bete du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.

13 urteko neska palestinar bati herio tiroa ustez jo zion komandantea kargutik kendu egin dute.  Berria - Mundua   2004-10-14

Sakabanaketarako irteera-tiroa izan zela ematen din.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 212. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Panpina-tiro postu itxiak, lonetaz estalitako zaldi-feria geldiak, falta ziren bonbillak bonbilla itzaliekin tartekatzen ziren karruselak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

Metraileta tiro sorta batek Haitiko Poliziako Akademia Nazionala alertan jarri zuen.  Berria - Mundua   2004-03-11

6 tiro egin

-Egon geldi edo tiro egingo dut! -esan zuen berriro ahotsak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.

Txanberlainek egin omen zien tiro buruan Pirpok vals pauso batzuk ematen zituen bitartean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 275. orr.

Etxean zuen eskopeta hartu eta airera tiro egin zuen Vandenbrouckek.  Berria - Kirola   2004-07-28

Kanoiak tiro egiteko prestatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Fusilek tiro egiten zuten aurre-postuetatik, obusek airea zeharkatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 443. orr.

Arkabuza goratxoago jaso nuen, tiro egiteko modu egokiaren bila.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 376. orr.

Gaua etorri artean hamabi aldiz egin zuten tiro.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Sei bat metrotik tiro eginez gero.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 12. orr.

Egiok tiro sasikume horri, Tommo, berak Berthari tiro egin zioan bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 102. orr.

Bi pertsonaiak prest daude, aurrez aurre, erlojuak musikatxoa jotzeari uztean elkarri tiro egiteko. -Oinean egin zidatek tiro, sinetsi nahi al duk?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

-Oilagorrei tiro egiteko, zein neurritako perdigoiak erabiliko hituzke?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 116. orr.

Ezezagun batek tiro egin du bart gauean erretorearen kontra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 349. orr.

Edale ona, adiskide zintzoa, eta arimaren barrenean inori tiro egiteko edo herria osorik erretzeko bezain odol-beroa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

Zaldiko-maldikoan eta tiro egiteko etxolan sos parrasta gastarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

· Tiroak egin dituena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 50. orr.

Bi tiro baizik ez zitian egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Sei tiro egin zizkioten guztira.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Jakobek esan zidan ea baneukan adorerik pistolaz tiro batzuk egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 82. orr.

7 tiroz

Kamino-bazter eta zangetan tiroz hildakoen historia inoiz ofizialdu gabekoak istorio bilakatuta iritsi zaizkigu maiz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Ez nuen nire inguruan senarra tiroz hil zezakeen emakumerik ezagutzen, tiroz hiltzea merezi zuten senarrak ezagutzen banituen ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 31. orr.

Ihes egiten saiatzen zirenak, berriz, tiroz hiltzen zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Hantxe bertan garbitu zituzten tiroz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 119. orr.

Azkenean norbaitek, herriaren isilean, tiroz akabatu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 166. orr.

Igande huntan Tel Aviv-eko karrika batean dituzte tiroz kolpatu hamar bat presuna.  Herria   2001-08-09

Hortxe dago nire alboan, tiroz jo dutenean ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 146. orr.

Alemanek lubaki hauetaraino eramaten dituzte gizon-emakume juduak eta denak tiroz jotzen dituzte, bat bera ere bizirik uzteke.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.

Poliziek pistola ikusi eta tiroz josi zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 13. orr.

Bidaiarien bagoi bakar batek ere ez zuen kristalik leihoetan, denak tiroz josiak zeuden.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Lau tiroz kendu zizkioten haserreak eta arnasa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

airera tiro egin (6); arkabuz tiro (4); atera eta tiro (4); aurka tiro egin (14); bardeako tiro eremua (10); bardeako tiro eremuaren (4); bere buruari tiro (10); bi tiro bota (7); bi tiro egin (8); bi tiro eman (7); botatako tiro (4); buruan bi tiro (5); buruan tiro bat (8); buruan tiro egin (4); buruan tiro eginda (5); buruari tiro egin (4)

egiaz tiro egin (13); egin zieten tiro (4); egin zion tiro (4); egin zioten tiro (5); egin zuen tiro (6); egin zuten tiro (10); ehiztarien tiro (4); elkarri tiro (5); eskopeta tiro (5); garondoan tiro (4); hiru tiro bota (4)

kontra tiro egin (16); kontra tiro eginda (5); lau tiro bota (4); manifestarien kontra tiro (6)

soldaduek tiro egin (4)

tiro bakar bat (6); tiro bakarra (9); tiro bana (6); tiro bat aditu (4); tiro bat bota (11); tiro bat eman (7); tiro bat emango (5); tiro bat entzun (11); tiro bat izan (4); tiro bat jaso (10); tiro bat jo (6); tiro bat zuen (4); tiro baten hotsa (4); tiro batez bi (4); tiro batez hil (10)

tiro egin (423); tiro egin ondoren (10); tiro egin zion (50); tiro egin zuen (46); tiro eginda (30); tiro eginez (29); tiro egingo (35); tiro egingo dut (4); tiro egitea (19); tiro egiteagatik (6); tiro egitean (9); tiro egiteari utzi (4); tiro egiteko (79); tiro egiteko agindua (4); tiro egiteko prest (13); tiro egiten (76); tiro egiten hasi (4); tiro egiten zieten (4); tiro egiten zuten (4); tiro egitera (5)

tiro eman (28); tiro eman zizkioten (4); tiro entzun (4); tiro eremua (16); tiro eremuan (4); tiro eremuaren (5); tiro eta tiro (12); tiro hots (22); tiro hots bat (9); tiro hotsa (26); tiro hotsa entzun (7); tiro hotsak (48); tiro hotsak entzun (8); tiro hotsak entzuten (4); tiro hotsarekin (4); tiro hotsen (6); tiro hotsik (4)

tiro jaso (7); tiro joko (5)

tiro zaparrada (7)

ustekabean tiro (5)

arku tiroa (4); azken tiroa (7); graziako tiroa (4); lehen tiroa (4); tiroa bezala (8); tiroa bota (13); tiroa eman (14); tiroa jaso (6); tiroa jo (5)

fusil tiroak (4); lehen tiroak (5); tiroak aditzen (6); tiroak botatzen (5); tiroak entzun (14); tiroak hasi (5); tiroak izan ziren (4)

fusil tiroen (4); soldaduen tiroen ondorioz (4); tiroen ondorioz (14)

tiroko errege (7)

hil dute tiroz (10); hil zituzten tiroz (19); hil zuten tiroz (27)

tiroz akabatu (7); tiroz akabatu zuten (4); tiroz eraso (4); tiroz garbitu (12); tiroz hil (137); tiroz hil zituzten (19); tiroz hil zuten (42); tiroz hila (6); tiroz hilak (4); tiroz hildako (12); tiroz hiltzen (10); tiroz jo (4); tiroz josi (8); tiroz josi zuten (5); tiroz zauritu (10); tiroz zauritu zuten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus