Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tirita iz esparatrapu zerrenda gazaduna, zauri txikiak babesteko erabiltzen dena.

Portugaldar handi baten aurka izandako borrokaren ostean, dutxatu, orbain batean puntuak josi, tirita zabal pare bat jarri eta gimnasiokoak agurtuta, bakarrik joan zen kalera.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 34. orr.

Hatz batekin bekokia erakutsi zidanean, konturatu nintzen tirita neramala, gosaria prestatzerakoan armairuaren atea jo bainuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.

Dubosc-ek egin behar dik orain salto: tiritak prestatu!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 72. orr.

Bernako barrualdean tirita egunero kolore diferente batekoa zeraman neskak ere polito egiten zuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 28. orr.

Heriotzaren samina tiritaz sendatzera.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus