Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiratzaile 1 iz tiro egiten duen pertsona.

Tiratzailea berehala harrapatu zuten, eta kuartel nagusiak berehala hiltzeko agindua eman zuen, hilketa egin zuen leku berean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 57. orr.

Tiratzailea urrun kokatua zegoen eta metrailetaz tiroka hasi zen leiho argituaren kontra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 347. orr.

Tiro-zelaian ederki erakutsi zuen konpainiako tiratzailerik onena zela, alde handiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Halako mira moduko bat sentitu nuen tiratzailearekiko, edo zuzenago esateko, tiratzailearen punteriarekiko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 133. orr.

«Goi mailako tiratzailea» zen Castejongoa, ikerketaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bi aldeen erdian harrapaturik, tiratzaile tatariarren jomuga bilakatu ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.

Maria Quintanal tiratzaile bilbotarrak oso gogor kritikatu du Espainiako tiro taldeko hautatzaile Jose Luis Perez.  Berria - Kirola   2004-09-01

-Tiratzaile ona al zara? -galdetu zion Zalakainek atzerritarrari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 119. orr.

Udaberriro tiratzaile trebeenak biltzen zituen eta oreinetara joaten zen Van aintziraren ondoko Esrük mendira.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.

Tiratzaile bikaina zen: basoilar edo ahateren bat ekartzen zuen beti bazkaltzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Osaba Joanikot ehiztari eta tiratzaile eskasa zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

Ni zelaira irten, tiratzaile itsuak ere jotzeko moduan, eta ezer ez.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 178. orr.

Kamioitik mitraileta asots nasaiak ozen zetozen eta partida zuena irudiz, tiratzaile bakartia, tiratzetik gelditu zen, hila menturaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.

Artileriako tiratzaile bat bezala armatua, bat baino gehiago iziaraziko du oraino.  Herria   2001-06-14

Ezkutuko tiratzaileen tiro-hotsak aditzen ditugu noizbehinka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.

Eraikinetako teilatuetan Irakeko Armadako eliteko tiratzaileak jarri dituzte.  Berria - Harian   2005-10-15

Brionesek armak prestatzeko agindu zien aurrealdeko tiratzaileei, eta poliki joateko, gerrilla moduan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Tiratzaile-plaka gorria eman ziotenean, ezin harroago nengoen anaiaz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

· Horren ostean metrailadore-tiratzaile sartu zen armada errepublikazalean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 66. orr.

4 (izenondo gisa)

Emakume tiratzailea ikusi zuen, belauniko lurrean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 218. orr.

5 aipatzen dena jaurtitzen duena pertsona.

Bost gela bederen orotara; batetik bestera, gero-ta-jende gehiago ibilki, han karta tiratzaileak 2.500 pezetatan edo irakurle bereziak 4.000 tan, orotarat holako 40 bat irakurle.  Herria   2001-08-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tiratzaile ona (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus