Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gitarra eskuan zuen gazte tirantedun bat. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 29. orr.
Neskak soineko tirantedun nabarmen bat atera du Max Centerreko poltsa batetik, eta burutik sartu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 15. orr.
Ilea atzealdean bildua, praka motzak eta niki tiranteduna. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 10. orr.
Lehengo kamiseta mangamotzaren ordez tiranteduna da hau, eta bizkar osoa agerian uzten duena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 77. orr.
Argal-argala, ile beltz luzea, eta kamiseta tirantedun estua jantzita, ilearekin kontraste ederra egiten zion kamiseta zuria. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 14. orr.
Hamaika jertse, alkandora, blusa, atorra motz, elastiko, elastiko tirantedun zeuden han. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
Anak kamiseta tirantedun zuri llaburra janzten zuen, behealdean xilko ttiki xarmanta eta goialdean udak belzturiko papar eta beso luze finak bistara uzten zituena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Aparatutik begiak aldendu eta kamiseta urdin tirantedun batekin egin nuen topo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
Besta-jantzi tirantedun ikusgarria zeraman, urdin iluna, eta kolore bereko poltsa besotik dilindan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.