Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tirante 1 iz arkitektura-egituretan, tira eginez lan egiten duen pieza edo kablea.

Hauen gainean eta koloma-enborrekin eta pronaoko pilastra eta paretekin perpendikularrean jarrita, tiranteak eta gapirioak, basilika osoaren gailurrari eusten diotenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

Zoladuretan laxkak eta taulak jartzen dira; teilatuaren azpian, espazioa handia bada, tiranteak eta gapirioak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

Tirante bidez osatutako isurkiari esker, euri-urak hartu eta atrioaren erdira eramaten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2810. orr.

2 pl galtzei eusteko, besagainetatik pasatzen diren bi zerrenda pintzadunen multzoa.

Prakak zabalegi nituenez eta gerrikorik edo tiranterik ez zegoenez, korapiloa egin behar izan diet.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 104. orr.

Leiho ondoan eserita zegoen, kalerako jantzita, alkandora zuriz eta modaren araberako tiranteekin prakei eusten ziela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 73. orr.

Tiranteak ondo ipintzen edo gorbataren korapiloa lotzen ari zela, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.

Senar isil batzuk, galtzak belauneraino bilduta eta tiranteak zintzilik, itsasoaren ertzetik zebiltzan mantso-mantso pasieran, oinak bustitzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

Tiranteak jantzi zituen Marcosek, koloredunak, abendua zelako.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.

Atorra hutsean dago, tirante malbekin; atorraren mahukak ukondoaren gainetik ditu jasoak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.

Malba koloreko tiranteak fraka dotoreetatik dilindan zituen gizon bat alkandoraren diamantezko mahuka-bikiak lotzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

3 (soineko edo elastiko bati euskekoak)

Goiko tiranteei besaburuek kontzen zieten, berme handirik gabe, eta eskoteak goiti eta beheiti egiten zuen taupada, beso ukaldi bakoitzarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Zer?, gustatuko al zaio Monterreyko jendeari? galdetu du, ezkerreko tiranteari besotik behera irristatzen utzita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

4 (bestelakoak)

Belaun bat jaso eta ligeroko tiranteak askatu zituen eta galtzerdi beltza kenduz joan zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Gauza hotz bat somatu nuen nire bularretakoen tiranteak ebakitzen eta esku batzuk kuleroak kentzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 92. orr.

Tira eta tira ari ziren nire bainujantziaren azken tirantetik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.

5 ipar tiradera.

Bestela proiektu eder horiek betikotz tirantetan egotera kondenatuak direla.  Herria   2005-06-30

Hogei urte lehenago uda batean bete kaiera tirantetik atera, ordenagailura pasatu, Etxezaharretari erakutsi bere iritzia eman zezan eta honek publikatu 2005ean: Kania, uharte galduko ipuina.  Berria - Kultura   2006-05-10

Beharrik hor dira tiranteetan gorde idatzien argitaratzaileak.  Berria - Kultura   2006-05-10

Tiranteetatik idatziak aterarazten laguntzeko.  Berria - Kultura   2006-05-10

Gobernuak indarrean eman nahi du "Natura 2000", tirantean hetsirik zirudien Euro doziera.  Herria   2003-02-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus