Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atenasen tirano ez zitzaion bakarrik gobernatu zuen Pisistratori deitzen; baita bere ondoren, elkarrekin batera gobernatu zuten beste hogeita hamarrei ere. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 144. orr.
Diogenesek Atenasetik bidali zuten tiranoei esan ziena baino ez nuen gogoan: “hiria kendu didazue, baina mundua eman". Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.
Dionisio tiranoaren gotorlekua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.
Mutilen arteko maitasuna, diosku, Grezia osoan hedatu zen, kemena eta indarra emateaz gain, tiranoak botatzeko balio zuelako. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.
Errenazimentuko tirano guztiak, Scala eta Montefeltre, Visconti, Borgia eta Medici bezalakoak, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.
Tirano askok jo behar izan du lurra, eta espero ez zenak eraman diadema. Elizen arteko biblia Si 11,5
Negar beldurragatik egiten da bakarrik; horregatik izaten dira tiranoak errege. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.
Tiranoen despotismoaren biktima izan naiz hamar urtez. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.
Zin egiten dugu tirano hauek hil dituzten martiriak mendekatuko ditugula. Berria - Mundua 2006-04-25
Tiranoaren hiltzaileak tiranoaren eskolakoak ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.
Federiko bera, munduko enperadorea, jaun handia eta tirano handia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.
Hitler, Stalin, Mussolini, Franco eta beste tirano basa zenbaiten eskutik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.
Okerra izango ote da lege hau tirano bidegabe, ustel harengandik datorrelako? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 110. orr.
Tirano zaharkitu baten aurka, bere jaioterria askatu beharrez ziharduen gudari miresgarria, ametsetako estatu totalitario baten izenean bere basakeriak legeztatu nahi lituzkeen borrokari itsua bihurtu da [euskaldun gaztearen estereotipoa]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.
Francesco tirano sadiko eta erasokorra bihurtu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.
Tirano odolzaleak neurrigabeki izutzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.
Bizirik dagoela iruditzen zaidan bihotzeko min hau ez balitz, ameskeria lausoetan murgilduko nintzateke, tirano zahartu bat bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 83. orr.
Tirano saldo haien aitzinean makurtu ez zenari afruntu egitea litzateke senar txarpil handi-uste baten peko bizitzea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 179. orr.
Amarekin tirano txiki handi bat nintzen, eta bide hartatik moldatu nuen neure izaera aurrerantzean ere: neure-neurea bezain apetatsua. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 25. orr.
Zu, hura bezala, nehoiz ez baitzara emakume baten ez maitale, ez adiskide; baina betiere haren tirano edo haren esklabo. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 456. orr.
Baina ohiturak, gogoaren tiranoak, atzeratu eta izutu egiten du. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 57. orr.
Horregatik, gizakiak Jainkoaz dituen nozioak Jainko Aitaren ikuspegitik Jainko Tiranoaren ikuspegira artekoak dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.
Aita santuaren mendeku-zigorra jaso eta gaizkile bat bezala hildako neskatxak errukia eta miresmena besterik ez zuela merezi, aita tirano baten aurka altxatzen jakin zuelako. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.
Erabiltzaile tiranoaren aurrean biluzik dago egilea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 407. orr.
Gorgiasen eta gainerako sofisten arabera, boteretsuak tiranoak dira: boterean dagoenak nahi duena egin dezake eta egiten du, diote. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Ziztrina da, berekoia, harroa, egozentrikoa; gaizki ohitua dago; tiranoa da; Ramsay andrea latz oinazetzen du. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.