Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiramen 1 iz helmena, irispidea.

Fatxada nagusiaren leihoetatik tatariarren kanpamentua ikusten zen, eta, setiatzaileen artilleriak tiramen handiagoa izatera, bertan ezin izango zen bizi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 419. orr.

Ez zion ihes egiten utziko ahate bati tiramenean gertatzen bazitzaion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

Aurrera eta aurrera zetozen, erori eta hildakoengatik kezkatu gabe, makurtuta eta taldeka, arkularien tiramenean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 116. orr.

Dominikoen komentu zaharra moskete baten tiramenean nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 273. orr.

-E!, metrailatzaile, ez duzu hiri handiegiren bat izango, atzealdera, zure tiramenean?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

Ehun bat istapera gelditua zen, gure kulebrinen tiramenetik at.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.

Bistatik eta armen tiramenetik kanpo egon arren, ez zen zalantzarik: han zeuden, eta haien ahots maltzurrak airea urratzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 114. orr.

2 erakarmena.

Debekuz kargaturiko tiramena, grinarik bortitzena, ez on ez txar ez den barne-bultzada, guztien arteko bultzada bortitzena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Orduan ikusi nuen sexu-tiramenak zergatik balio izan zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 26. orr.

Baina atean polizia bat dago, eta bihar esnatzen denean, bere sexu-tiramenetik puska bat galdua izango du.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus