Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banan-banan erauzten zituen hankak [euliari], tiraldi bakar batez, ileak balira bezala. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.
Eman nion tiraldiarekin, hagina ezik, uste nuen masailezurra ere atera niola. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.
Harry irristaka atera iritsi, tiraldi batez zabaldu eta Hermione eta Buckbeak barrura sartu ziren ziztuan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 330. orr.
Uhalari eginiko tiraldi arin batez kendu zion sorbaldatik eskegita zeroan zakutoa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 106. orr.
Lucyk Tomen esana bete zuen jeanetako lau poltsikoetara eskuak sartuz eta han zeuzkanak tiraldi batez aterata. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.
Aise ulertzen zen gurdiko zaldiek tiraldi bat indarrez eman eta bi ardatzak nola bereizi zituzten bata bestetik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 166. orr.
Txapelketako tiraldirik borrokatuenetakoak ikusi ahal izan zituzten Altzaga kiroldegira bildu zirenek. Berria - Kirola 2004-12-19
Nuarbek ez zuen tiraldirik galdu, ez A taldeak eta ez B taldeak. Berria - Kirola 2004-05-14
Bien arteko lehian, abadiñarrek bi tiraldiak irabazi zituzten, indartsu eta zabu egin gabe tiratuta. Berria - Kirola 2004-02-08
Bi tiraldien arteko atsedenalditxoan. Berria - Kirola 2004-02-08
Lehen tiraldian, erdi-erdian egon zen soka 3. minutua bete arte, eta Beti Gaztek 20 zentimetro eraman zuen. Berria - Kirola 2004-02-08
Aresok nahitaez irabazi behar zuen bigarren tiraldia, eta halaxe egin zuen (5 min eta 51 s). Berria - Kirola 2004-07-18
Bigarren tiraldia minutu batean eraman zuen B-k. Berria - Kirola 2004-05-11
Gasteiztarrek lehia polita izan dute Torrekolandarekin, bi eta hiru minutuko tiraldiak eginda. Berria - Kirola 2004-02-06
600 kiloko tiraldi guztiak irabazi dituzte Euskal Herriko Txapelketan. Berria - Kirola 2004-01-11
Abadiñok, ordea, soka-kolpea eman zuen laugarren minutuan, eta metro erdia irabazi: gero pixkanaka atzeraka egin zuten tiraldia irabazi arte (6'39''). Berria - Kirola 2004-02-08
Artileriak harresiaren aurkako tiraldiari ekin dio. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 330. orr.
Uste izatea harresiaren aurkako tiraldi bortitz bat nahikoa litzatekeela mairuak almenetatik uxatzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 296. orr.
Hartu azala, polbora sartu, tako biribilarekin estutu, gero perdigoiekin bete eta, kartoiarekin itxi ondoren, atzetik pistoi berria ezarrita, tiraldi bakoitzeko aldatu beharra egoten zen pistoia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.
Estalki mehe batek, putzada leun batek, dado-tiraldi isil batek, ez ote gaituen lerrarazi gureak ez ziren bide dibergente bitara. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 170. orr.