Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tirakada 1 iz tiratzea, tiraldia.

Ispiluko lurruna kendu eta, eskuilaren ordez, orrazi estua pasatu nuen iletik, korapiloen eta tirakaden ardurarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 70. orr.

Tirakada batez ohe-estalki arrosa itsusia kendu zuen, eta ohe gainean erori ginen, elkarren hankak kiribilduta.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.

Harryk tirakada handi bat sentitu zuen, eta kapa aurpegian behera jaitsi zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Tirakada batez askatu zen Susannarengandik, eta bi lagunak atzetik zituela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 150. orr.

Hantxe errotuko zuten, zezenaren tirakadei mugitu gabe eusteko.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Weasleytarrek tirakada handi bat eman eta Harryren hanka osaba Vernonen eskuetatik libratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 29. orr.

Ezpatari alferrikako beste tirakada bat eman zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Azken tirakada egitera joan zirenean, aurrekoan baino indartsuago eta askoz erabaki handiagoz, mojen sandaliek irrist egin zuten sarrerako baldosa hotz eta labainkor haietan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 154. orr.

2 (irud/hed, pipa eta kidekoei) ik tirako 2.

Zaharrak zerbait esan zion ahapeka, azkenik piztea lortu zuen pipari tirakada batzuk eginez. Piztu, tirakada bat jo, ke-bafada aireratu, eta pentsatua neukan hitzaldia bota nion.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 134. orr.

Beste tirakada luze bat Ducadosari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus