Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiraka 1 adlag tiratuz, tiratzen.

Tiraka eraman nuen plazaren beste alderaino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 159. orr.

Taniak eskutik heldu, tiraka aurrerarazi eta eraman ez banindu, gatz estatua bihurtuko nintzatekeen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 217. orr.

Deseginen nuen, bi eskuekin tiraka, ahalegin hori nire indarrez goitikoa izan ez balitz une hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Hamarka gizon beren indar guztiaz tiraka ari ziren sanbuka altxatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

-Nahi al duzu lokiko kizkurrak tiraka kentzea?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 188. orr.

Segundo batzuetan bakoitza bere aldera tiraka aritu ziren biak, batak zein besteak haserre eta indar berberaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 83. orr.

Sokaren muturrari heldu, eta tiraka hasi ziren kontu handiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 425. orr.

Tiraka ari zelakoa egiten zuen, baina itxura hutsa zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Bi gizonek korrika egiteari ekin zioten, mandoari tiraka.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 81. orr.

Biboteari erpuruaz eta erakusleaz tiraka.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Orgatxoari tiraka dabilen eskalearen antzo nabil neu ere.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 23. orr.

Umeteria hara eta hona dabil, gurpil gabeko gurdiei tiraka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Hildako horrek heltzen zion katea kendu nion tiraka.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.

Andre txiki bat da, mahukatik gizon bati tiraka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

Indar zentrifugoak hari-mutur bakoitzetik tiraka.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Erortzen nintzenean, tximetatik tiraka jaikiarazten ninduten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 191. orr.

Hermione mahukatik tiraka ari zitzaion, erlojuari begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 336. orr.

Gero haragia aterako dut bizkarrezur bigunetik tiraka.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

Zaldiaren aho-sokak eskuetara eman zizkidan, haietatik tiraka atera gintezen kanpora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

Kometa isatsetik hartu eta tiraka hasi zen, berarengana erakarriz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 131. orr.

2 irud/hed

Lehen izar multzoa ageri zen Capbreton aldean, gauari tiraka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.

Gaiari tiraka segitu dugu: azken mendean ihesa, deportazioa eta kartzela besterik ez dugula izan euskaldunok, eta sakabanaketa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 18. orr.

Esan nahi dut ez dudala aurretiko dokumentazio lanik egin, ez naiz ari aspalditik niregan bizi den ideia bati tiraka.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 118. orr.

Arrazoibide horri tiraka, bertsoak bertso izateko, txarra izan behar duela erabakiz amaituko genuke.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 57. orr.

Bizi-behar horri tiraka ariko den zerbait asmatu behar erremedio gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Albisteari tiraka atera litezkeen ondorioak, ez dira arraiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 32. orr.

Ahal dudan hobekien eramaten saiatzen ari naiz, aurreztutako dirutik tiraka.  Berria - Kirola   2004-03-18

Oroitzapen lauso eta euritsu horretatik tiraka hasi nahi dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.

Oroitzapenetatik tiraka hasten den idazlea ez dela oroimen oneko pertsona, oroimen onekoak ez baitu oroitzen nekatu beharrik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 143. orr.

Ororen buru gure zergetarik tiraka ari da estatua!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 123. orr.

Txakur tonto batek ateratzen du indarka kalera, adiskidantza tristez egindako lokarri batetik tiraka.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

3 (irud/hed, pipa eta kidekoei)

Hor jarraitzen du tinko Petrusek, pipa hutsari tiraka, erantzun baten zain.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 260. orr.

Ray, bere pipa motzari gogor tiraka, lasterregi zihoan inori agur esateko, eta irribarre ere ez zuen egin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Besaulkian eserita eta zigarroari tiraka.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 161. orr.

Ondoko txaboletako gizonekin fariasari tiraka, berriketan jardutekoa zen aita.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 165. orr.

4 (beste adizlagun baten eskuinean)

Beraganantz indarrez tiraka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Halakoetan Cyrusek ere amorrua erakusten zuen, lokarriari gogor tiraka.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 20. orr.

Bigarren esku-larrua jantzi nahian zebilen, hari urduri tiraka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.

Brodatzen ari zen, hariari malguki tiraka gora eta behera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 239. orr.

Emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

5 jaurtiz.

Harryk eta Weasleytarrek arratsalde zoriontsua izan zuten, elur-bolak tiraka borroka bizia izan baitzuten jolastokian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 184. orr.

Mattin eta biok jostetan genbiltzala jauregiko atari nagusiaren parean, elkarri kainaberak tiraka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Handik ari ziren kanoikadaz ibarraren beste aldean zegoen kasko batera bonba-tiraka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Heure teilatura harri tiraka ari haiz, Tapia!  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 77. orr.

Jende saldoa ikusi zuen asaldatuta behin, eraikin handi baten hormei arrautza tiraka.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 91. orr.

Txandan txandan harrikonkor tiraka akatu omen ziaten bertan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.

6 tiraka-tiraka

Ur-jauzi erraldoiaren uhertasunaren zurrunbiloak gorputzari barrura tiraka-tiraka, putzuaren sakoneraino eraman ninduen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Tren hartara igo nintzenean, zerbait luzatzen ari nintzela sentitu nuen, hari mutur bati tiraka-tiraka neramala bizitza osoa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 34. orr.

Ideia horretatik tiraka-tiraka Aritz sortu du Pello Gutierrez gidoilariak, Aritz pilotaria.  Berria - Kultura   2004-01-30

Adelaren gaiari tiraka-tiraka, beldur nintzen agerian geratuko ote zen barruan ezkutaturik neukan gorrotozko itxitura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus