Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala ere, haietan bainatzen naiz gustura, tirainak tiraina, uda garaia iristean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.
Horixe gertatzen da ibai sakonetan eta itsaso zabalean, tiraina apurtzen denean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.
-Ararat... -erran nion nik ere, sinesgogor, gainerat zetorkidan tirain jigantak Ararat mendi guztiak estaliko balizkit bezala, begi-bistatik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 171. orr.
Hogeita lau ordu beranduago doi-doi: hondar berbera, tirain berbera, bare, uhinska batzuen joan-etorria besterik ez, ia-ia aparrik harrotu gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 236. orr.
Oholen loturatatik karga askatu eta korronteen tirainean urazalera agertu ziren zeramatzaten merkantziak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.
Dagoeneko nabaritzen da itsas tiraina kostaldeetan: garagardo-aparra bezalakoxea!, diot nik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.
Kanpotik begiratu, ez inor mindu, ez neure burua samindu, jarraipen luzeko ekimenik ez hasi; edo bihotza leihotik bota, eguneroko tirainaren borrokara jaitsi, lana egin neure sendikideen alde, haserretu, dagoena onartu eta sumindu. Pako Aristi «Note book», 2005 - 128. orr.