Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiragoma iz hartxintxarrak eta kidekoak botatzeko tresna, Y formako pieza batek eta hari goiko muturren muturren artean itsasten zaion gomazko zerrenda batek osatua.

Tiragoma berriak egin behar ditugu urkulu gogor eta goma luzeekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 19. orr.

Behin, tiragomarekin jolasean nenbilela, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

Urte osoan erabiltzen genituen guk tiragomak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 19. orr.

Hamar haietako bakoitzak azken modeloko armak ditu, eta zuk tiragoma besterik ez duzu.  Berria - Kultura   2006-03-14

Tiragoma atera eta hasten ginen tiroka erasotzeko aukera zenean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 85. orr.

Fletxaetapelaioen uniformearekin pasatuko zen eta, pasaeran, tiragomaz joko nuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 116. orr.

Gudariak haserretu egin ziren gurekin, lehen lerroan geundelako tiragomez harrixkak jaurtitzen eta pum pum egiten egurrezko pistolekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 73. orr.

Aginduak ematen hasi ditun bola metalikoak tiragoma batzuen bidez leihoen kontra jaurtikitzen zituzten bitartean, handik ateratzeko guztiak, handik ateratzeko lehenbailehen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus