Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiradizo 1 iz tiratzea.

Eta gonari tiradizoa berriz.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 27. orr.

Nahikoa izango dute sorbaldan ukitzea edo apur bat exajeratuki behiala egin zuten jertse tiradizo urrunki sentsuala errepikatzea [...] eta kito, beren sareetan edukiko dute, istorio hori bukatutzat jo zuen notario mediokrea baino ez den gizonezkoa, gizontxoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 184. orr.

2 irud/hed

Ez nuen beraz edanarekiko tiradizorik, ezta harekiko beldurrik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.

Aireportu batean, gure eskua laztantzen duen beste esku baten tiradizoan, esku horrek zure hatzen artean eraztun bat paratzen duelarik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.

Kontua da ekonomia errealaren tiradizoa ez dela oso indartsua momentuz.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Zenbat eta hurbilago heldu ilargi berrirantz, orduan eta tiradizo edo eragin-joera hori markatuagoa omen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 407. orr.

Ondo daukat lesioa, nahiz eta ezkerrarekin jotzean tiradizo txiki bat sentitzen dudan.  Berria - Kirola   2004-01-22

3 aire-lasterra.

Sua ordu luzeetan egoten zen piztuta, padrek diseinaturiko tiradizo hartan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus