Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean, kaleratzeko data gisa abuztuaren 23a hautaturik, bost mila aletako tirada egitea erabaki du Gómezek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 157. orr.
United Artists konpainiak eskela eta guzti argitaratu zion tirada handieneko egunkarietan. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 53. orr.
Oso mantso hasi zen liburu horren bizitza, eta, gaia dela medio asko saltzekoa ez zen arren, txakalaldirik gabe egin du bere bidea hogei urteotan, hasierako 4.000 aleko tirada erraldoia iraungitzeraino. Pako Aristi «Note book», 2005 - 120. orr.
Tamalgarria zen ikustea zenbait narrazio bikain ahanzturaren basamortuan galdurik geratzen zirela, saria irabazi ostean tirada urriko eta banaketa eskaseko edizio ziztrin batean argitaratuak izan zirelako. Berria - Kultura 2004-11-13
Tirada motza da eta benetan gustatuko litzaiguke berriro argitaratu behar izatea. Berria - Kultura 2004-09-10
Liburua, hasieran, tirada txikikoa zen, baina kritikak men egin zion, Hendricks-ek argitaratzen duen liburu guztiei bezala, eta bigarren edizioa atera behar izan zuten. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 42. orr.
Argitaletxeek tirada txiki eta garestiak ateratzen zituzten aurrena, eta handik gutxira, paperback-en egindako edizio ekonomiko eta handiagoak. Berria - Gaiak 2004-01-14
Zenbat aleko tirada egingo duzun erabakitzea musean jokatzea bezala da. Berria - Kultura 2006-04-14
Hrabal inspirazioa noiz ailegatu zain egoten zen, eta ailegatzen zitzaionean kontzientziak gidatzen zion luma, tirada batean idazteko. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 11. orr.
aleko tirada (17); aleko tirada egin (3); mila aleko tirada (4)