Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gobernuan berean izan dira tirabira batzu, ahal bezala estali nahi ukan dituztenak. Herria 2005-11-10
Zer dira zure barne-borroka eta tirabira horiek? Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.
Bi borondate horien artean, tirabirak, abenikoa nahiz talka izan daitezke. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.
Etengabeak ziren Elizaren eta Inperioaren arteko tirabirak, lurralde errebindikazioak zirela medio. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.
Cazi-askeva, militarren arteko tirabira guztien epailea, emirra kanpoan dagoenean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.
Ordena barruko tirabirak isildu nahi ziren horrela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.
Settembrini humanistaren eta Naphtha jesuita-juduaren arteko tirabira politiko, teologiko eta metafisikoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.
Baroja-ren tirabirak Urquijo-rekin Lhande-ren plagio baten kontura. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 247. orr.
Hitzarmen hori tirabira latzen sortzaile izan da Indiako eta Pakistango gobernuen artean. Berria - Mundua 2004-07-16
Tirabira eta eztabaida biziak zeuden euskalkien eta euskaldunen artean: norberarena zen on bakarra, eta auzokoena erabat txarra. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 56. orr.
Sarasolareneko borroka eta tirabira horiek denak gertatzen ari zirela han ibiliko nintzen ni, eta ezertaz jabetu ez. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.
Kikek bereziki gogoratzen ditu kanpaldi hartan Guardia Zibilarekin izandako tirabirak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 68. orr.
Enrike, berriz, bakarrik zegoen, Compañía Vascongada de Segurosekoekin tirabiretan, erretiro aurreratua edo elbarritasun osozkoa lortu ezinik. «Kuskue tanden», 2004 - 143. orr.
Horren ondorioz merkataritza-soberakin aski handia sortzen da, beste bi eremu handiekiko harremanetan tirabira etengabeen sorburu dena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.
Zurrumurrua dabil-eta tirabirak sortu ote diren Londresen eta Pekinen artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 460. orr.
Ni prest nagok tirabirak ahantzi eta berriz adiskidetzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.
Euskalkien inguruko tirabira eta eztabaida antzuak salatzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 73. orr.
Beharbada, tirabira gehiegi zegok gizakien bihotzean, grina gehiegi, mendeku gogo gehiegi. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 198. orr.
Ahmed Kureiak atzo ukatu zuen PANeko presidente Jasser Arafatekin tirabirarik edota desadostasunik duela Egiptok PANi egindako eskaeren inguruan. Berria - Mundua 2004-06-22
Beste gizon batekin tirabira izan duela? Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 81. orr.
Funtsean, ez zen ordukoa beren arteko tirabira. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.
Bitartean tirabira dago Nigeriako agintarien artean. Berria - Gaiak 2006-02-10
Gutun honetan garbi agertzen da tirabira pobretasunean irauteko Inesen aukeraren eta Gregorio IX. Aita santuaren jarreraren artean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.
Hamar egun zentzumenen tirabira hura konpontzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.
Bi jarrera ezberdin hauen arteko tirabiraren ondorioa zein izan daitekeen ez dago jakiterik. Berria - Gaiak 2004-01-14
Beste jarrera politiko bat hartu behar izan zuen, Italia banatzen zuten bi indar haien arteko tirabiraren erdian. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.
Tirabira hori areagotu egin zuen komunikazio ekumenikoetarako gune gisara mundu islamikoaren garrantzia pizteak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.
Zeruaren eta itsasoaren arteko kolore-apustu eta ñabardura gris-urdin amaigabeen tirabira lausoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.
Gero, tirabiran indarka, ezpatak trukatzen dituzte, eta hamletek laertes zauritzen du. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 225. orr.
Bi herrialde hauek independentzia eskuratu zutenetik (1947) etengabeko tirabira iturri izan da Kaxmirko lurraldea. Berria - Mundua 2004-09-07
Nik ez diat traturik egiten munduarekin, ez nabilek tratu-tirabiran inola ere nik ezagutu dudan eta nire bizitzatik kanpo utzi dudan munduarekin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.
Ateon atzean aurki litekeenak arriskua luke, esate baterako, arraza-tirabirak areagotzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.
Ezin zuen ezer egin pertzepzio-tirabira hori gelditzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.
Sei hilabeteko eztabaiden ondoren eta hainbat barne tirabira igarota, Aberri Batzarrak ezustekorik gabe onartu zuen Euzkadi Buru Batzar berria. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
bien arteko tirabira (3); borroka eta tirabira (3); tirabira asko (8); tirabira handiak (3); tirabira izan (5); tirabira latzak (3); tirabira sortu (4); tirabira ugari (5); tirabira ugari izan (3)
barne tirabirak (5); barruko tirabirak (4); bien arteko tirabirak (3); izan diren tirabirak (3); izandako tirabirak (6); sortutako tirabirak (4)
tirabirak direla eta (4); tirabirak eragin (8); tirabirak eragin dituzte (3); tirabirak izan (9); tirabirak konpontzeko (4); tirabirak sortu (8)
tirabiren ondorioz (4); tirabiren ostean (3)