Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tira3 1 iz zerrenda.

Bainujantziaren tirak bularraren azpiraino jaisten ditu aurrena, eta txilborreraino geroxeago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Etiketaz jantzita zihoazen hirurak, txalekodun trajeaz gizaseme biak eta sorbaldak agerian uzten zituen tiretako soineko urdinaz Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 138. orr.

2 komiki tira

Bertsolaria da graffitigilea, komikigilea, komiki-tirak egiten dituena, kantautorea, sermoilaria, egunkarietako zutabegilea...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Badira euskal komiki-egile ezagunak, badira egunkari zein aldizkarietan aldiro euskaraz argitaratzen diren komiki-tirak ere, badira komiki-pertsonaia ezagunak, bada argitaletxe espezializaturik ere.  Berria - Kultura   2006-03-14

Komikigintzaren eremuan sarri gertatu bezala, (herri -) prentsako komiki-tiratik libururanzko jauzia egin du komiki-pertsonaia batek, Otsobeltzek.  Berria - Kultura   2006-03-14

Ostatu aunitzetan bezeroen eskura egoten diren horietariko bat hartu, eta kirol orrialdeak eta bukaerako komiki-tira bistatu bai Charlyk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komiki tirak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus