Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tira1 1 solasaldiaren harian, amore ematen dela-edo adierazteko erabiltzen den hitza.

-Tira, ondo da -esan zuen Peterrek, proposamena kortesiagatik baino egin ez balio legez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 211. orr.

Tira, baina nik ez nuen horrelakorik gogoan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

Arratseko laztanketak, tira, baina goizaldekoak jasanezinak egiten zaizkit.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.

Tira, zer egingo zaio.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.

-Tira, hantxe izango naiz -esan zuen emakumeak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

-Tira -Ramirok hasperen egin zuen lasaituta balego bezala-, baina ez esan aukera hori kontuan hartu beharrekoa ez zenik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 76. orr.

-Tira, hirekin ez nian arazo handirik izan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 22. orr.

-Tira! -deiadar egin zuen osaba Vernonek, amorruz esatariari begira-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 29. orr.

Tira, ez gara milaka eta milaka urtez ariko horren inguruan jirabiraka.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

-Edo, tira, berde ilunak bai gutxienez.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 101. orr.

-Jakina, oso kontu zirraragarria duk eta, baina... tira, ez zekiat.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 100. orr.

Ez daukat intentziorik, tira nik... nik... hau ba, badakizu ez dut erlazio bat nahi -isilune bat-.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 28. orr.

-Nahiago dut zutik egon, baina, tira, eseriko naiz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 122. orr.

Hori asko erratea da, baina tira, demagun lortzen dugula.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.

Ate-joka ez zitzaidan behintzat inor etorri eta tira; dena dela, nik ezin ulertu zergatik tematzen zen Ivy.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Supermerkatuko erosketak etxera eurek ekarri beharrean morroi bati enkargatzea euro pare baten truke... tira; baina etxeko lanak egiteko neskame bat kontratatzeraino ailegatzea...  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 33. orr.

-Tira, azkena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.

2 (adostasunik eza-edo adieraziz, askotan errepikaturik).

-Tira, tira, Putzu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 106. orr.

Eta kontsumitzailea errege dela... tira, ederrak mitoak, hauek ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 81. orr.

-Tira, tira, Julen, ez eizak gauzak euren onetik atara -arranguratu zen-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.

-Tira, tira, beste batek ez dik kalterik egingo.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 112. orr.

-Tira, tira, Joxerra, guk ederki egiten diagu euskaraz.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 110. orr.

-Tira, tira, Malfoy -esan zion Snapek ezpainak estututa, nahiz eta ezin izan zuen ezkutatu irribarretxo bat-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 224. orr.

-Tira, tira! -erantzun zion Alcide Jolivetek barrez-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 263. orr.

-Tira, tira, emakumea, horrelakorik bururatzea ere!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

3 (norbait zerbait egitera bultzatzeko)

-Tira, segi, belarriak tente dauzkat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

-Tira, Andres, bota ezak bat! -animatu ninduen Amanciok.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 19. orr.

-Tira, ireki ezak papera -esan dio.     «Bizia lo», 2003 - 140. orr.

-Tira, zoaz dutxa bero bat hartzera, on egingo dizu eta.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.

Tira, esadazu zure familiaren berri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 199. orr.

Baina, tira, alda dezagun postura.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.

-Tira, mugi, mugi, zuk hirugiharra zaintzea nahi dut.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

-Tira gazteak, mintza gaitezen garden eta gordin!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.

Tira, garçon, ateraizkiguk bi maltazko whisky erdi, txintxoa haiz eta...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

Tira, Tommy, ez ezak whiskya pontxea bezala edan: hustu edontzia!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 112. orr.

-Tira, segi aurrera, non den baldin badakizu, behintzat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Tira ba -esan zuen Ignatius Gallaherrek alai-, egin dezagun topa gure alde, eta garai zaharren eta lagun zaharren alde.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 109. orr.

Onartuko dugu honen guztiaren arrazoia nekea izan dela, ahalmenen itsualdi iragankor bat, tira, ahantzi dezagun arazo hau.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 109. orr.

-Etorri zaitez gurekin barrura, tira, momentutxo bat bakarrik -esan zioten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 168. orr.

-Tira, tira, denok formatzera bandera jasotzeko!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus