Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Doi bat kraskatua zen, bainan gutienik ustean, tipus tapas utzi du mundu hau. Herria 2003-11-20
Tipus tapas eritasun labur batek joan du nehor gauza horren beha ez zagolarik. Herria 2001-05-10
Ez ote nizkion bada, nik ere, Emmari, tipust-tapast, ele nahasiak erranen? ez ote ninduen zoro batentzat hartuko? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.
Tipus tapasean, heriotzeak ereman du gizon erne eta langile hori. Herria 2001-10-11
Nihaur gauaz bezala, garaitu ezin itxura zeukan gizon puskak mundu hau utzi behar zuen, adioen banatzeko astirik gabe, tipus-tapasean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 97. orr.
Ez dezaket burutik ken, oraindik ere lo dagidan bakarretan, burdinbideetako tren erroten zarata kaskoan oihar, tipus-tapasean iratzartzen naizela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 122. orr.
Pena zuen: alabaina Seinan bat ere potretik gabe hil zen, tipus-tapasean, aste bat zuela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 149. orr.
Tipus-tapastean elkarrekilako loturak hautsi zituzten, eta haserrearen haserrez, Anitak lekuak hustu zituen etxetik, hirira joateko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.
Ta gero, nolaz zitekeen ere hori, delako neskak funts horretan uztea, tipus-tapez deliberaturik beste norabait joan behar zuela. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.
Erabakia tipustapez bezala hartua izan dela, hortakoak direnekin behar bezala mintzatu gabe. Herria 2003-05-01
tipus tapas (5); tipus tapasean (9)