Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertan, lore-sailak eta neguko barazkiak -azaloreak, patatak, erremolatxak, zerbak, tipulak- ikus daitezke. Hango saski batean tipularen berniz urrekara pizten zen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.
Urdaiazpikoa eta tipula txikitu ditut. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.
Kontserbako atuna oso goxoa gelditzen zen tipula pixka batekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.
Patatak zuritu eta zatitu, tipularekin frijitu, arrautzak irabiatu, dena nahastu, tortilla egin... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.
-Ardoa, urdai-zopa, eta arrautzak tipularekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 29. orr.
-Dena dela, baraualdiaren ostean ezin, bada, tipula bat jan! oilasko bana jan genuen, ogiarekin, tipulekin, perrexilarekin, luzokerrekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.
Atari sarreran tipulazko opilak saltzen ari zen neska bat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.
Tipula bezalakoak gara: geruza bat kendu eta beste bat agertzen da. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 229. orr.
Arto frijitua tipula berriekin eta gurinarekin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 144. orr.
Gainean patatak, arbiak, azenarioak, tipula zuriak lerrokatzen zituen launaka, piramideak osatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.
Baba egosiak, tipula gordinak eta pepinoak ozpinetan ipintzen zituzten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.
Haren ahoari tipula egosiaren usaina zerion. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.
Tipula frijituaren usain sarkorra. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.
Tipula xerrak pikatu berriak zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.
Han ari ziren egosten apioa eta azenarioa tipula-geruzaren gainean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.
Plater batean ogi-xerrak ekarri zituen, paprika eta tipula zati finez lagunduta. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 257. orr.
Fideo gisako tipula zatiak eginez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.
Soldaduaren zaku mailatua zopa urtsua eta tipula-buru biguna dituela. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 61. orr.
Ruche jaunak hatz batez seinalatu zuen paretatik zintzilik zegoen tipula-korda. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Léak, automatikoki hari heldu, eta tipula mordo bat bereizi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Atzera eragiten dizun tipula kiratsa hedatzen da jangela osoan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.
Urrunago, uraza, tipula, porru eta apio ildoek berunezko soldaduen desfile bat ematen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.
Hirusta handi baten antzekoa du hostoa, lurpeko tipula txiki-txiki batetik ernetzen dena. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 87. orr.
Zeren nahikunde garbi ororen, sentimendu garbi ororen, idealen, eginbeharraren, begirunearen, lotsaren traba "gizatiar" guztia botaz, bizitza horrela -horren basaki- "sinplifikatzera" behartzen zarenean, orduan ezerk ez dizu higuin eta narda gehiago eragiten kontzientziaren hozkadak baino: tipula negarrak! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 59. orr.
Silvio legelaria zen, baina filosofia-tratatu bat idazten ari zen tipula-paperezko orri ñimiñotan eta garraio- eta aduana-enpresa batean enplegaturik zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.
Ikuskizunak, hortaz, trinkotasuna zuen eskas, tipula-papera gaineratu dioten pintura-lan inpresionista batean bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
tipula jiteko (3); tipula txiki (3)