Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aukera horiek guztiak, eta kameratik filmagairako distantziaren eta filmagai horren itxurazko tamainaren arteko lotura ere azaltzeko tipologia bat prestatu da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.
Teoria zientifikoen arteko erlazioen tipologia ezartzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.
Orotariko sistema fonologiko unibertsala hizkuntzetan gertatzen diren sistemen tipologiatzat ulertu behar da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.
Genero horrek pertsonaien tipologia jakin bat, gertakizun multzo bat eta estilo zehatz bat du ezaugarri. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.
Gaur egun, ohiko kontzeptuen tipologiak hertsiki lotuta daude kontzeptuon metrizazio-prozedurei. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.
Helburu hori kontuan hartuta, atsegin estetikoaren teorien balio handiko tipologia bat definitzen ahalegintzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.
Gure tipologiaren arabera, denboran zehar aurkezten diren irudiek [...] baizik ez dute berez denborazko existentziarik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.
Tipologia jakin bateko belardiei lotutako "maillo" izena askoz ere ugariagoa da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 230. orr.
Halako tipologia duten pertsonei ez zaizkie gustatzen barruan sugeak dauzkaten pilotak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 50. orr.
Arestian bezala, hiztun tipologiaren arabera erabateko aldaketa dute datu horiek. Berria - Kultura 2006-04-29
Erritmo-tipologiari buruzko auziak auzi, agerikoa da euskarak silaba-egitura ona duela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.