Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tipiko 1 izond zerbaiten ezaugarriak bete-betean dauzkana. (pertsonez)

Masail zurixkak ditu, ingeles tipikoen antzekoak. Txiliku ez da ilustratu ironiko tipikoa, ez die zientziaren eta zentzun modernoaren faroaren goietatik herri xehearen uste atzeratuei iseka egiten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 40. orr.

Ezagun zuten ez zirela ez baserritarrak eta ez mendizaleak, ez behintzat ohiko mendizale tipikoak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.

Gero, neskarekin erdizka dabilen tipoa: hau bai dela intelektual tipikoa, beti liburuez eta pelikulez hizketan, bere bixarrarekin...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 148. orr.

Batetik, topikoekin jolasteko pronto nengoen; bestetik, ez nuen tipikoegia ere izan nahi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Joanes Azatxun artzain sano eta arras tipikoa hartu eta "analisia franko egin zizkioten han: [...]”.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.

Aro Heroikoko gizaki tipikoa gaztearekin hobeto konpara daiteke...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.

2 (gauzez)

Etxe tipiko zoragarri bat zen, muino baten gainaldetik herrira begira jarria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Pariseko kafetegi tipikoa dirudien horietako bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.

Iran eta Kurdistango musika tresna tipikoak.  Berria - Kultura   2006-01-06

Neskek, ohi zuten jantzi tipikoa beharrean, arropa amerikano arruntak zeramatzaten soinean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Eskoziako ohial sendo eta beroa da, gizonezkoen gona tipikoak eta abar egiteko erabiltzen dena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.

Bukaeran sancochoa hartu dute denek, bertan prestatzen duten salda tipiko bat.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

Proteina tipiko bat ordena jakin batean antolaturiko ehunka aminoazido dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Familia tipiko baten zorionezko potreta.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

Abentura film tipikoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 155. orr.

Gabilondo [...] oinarrietaraino saiatzen baitzen suntsitzen Donostia zaharraren izaera tipikoa, tradiziozkoa, klasikoa.  Askoren artean   «Rataplan» - 28. orr.

Judas, bere diru-poltsa eskuan zuela, Ebanjeliotik erabat urrunarazten duen zekenkeriaren irudi tipikoa zen tradizio monastikoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Fenomeno hau tipikoa da herrialde garatuen arteko trukeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.

Laburbiltzeko: ligoteo tipiko bateko baldintza guztiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.

Llibrekanbismoaren aldeko argumentu andana tipikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 212. orr.

Mortero eta material zeramikoz egiten ziren erromatarren horma-egitura tipikoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

Laburbiltzeko: ligoteo tipiko bateko baldintza guztiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.

Gure Orentzero, gizajo eskazale alprojaren pantomima tipikoa da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 165. orr.

Oso tipikoa Malfoyk dena nahastu behar izatea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.

Bainuontzia laztantzen ari zen Mercedes, bainuontziak laztantzeko erabiltzen den modu tipikoan, hau da, goitik behera eta eskumatik ezkerrera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 74. orr.

3 desbideratze tipiko (estatistikan)

Langile batek, egunero, goizeko 08:00etan pizten badu bulegoko ordenagailua, nahikoa dugu desbideratze tipikoa zein den kalkulatzea, portaera legitimoak eta subertsiboak bereizteko.  Berria - Gaiak   2004-11-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus