Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiobibo 1 iz zaldiko-maldikoa, karrusela. ik karrusel.

Tiobiboan jira eta bira, gora eta behera, hor doa, joan eta joan, zalditxoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 156. orr.

Lepotik eusten zion eta jira-biraka erabiltzen zuen, tiobiboetan balebil bezala.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 106. orr.

2 irud/hed

Gurpil zoroan, tiobibo etengabean, biraka dabilen errotatik eskua ateratzen saiatzen gara bakoitza, "hemen nago" oihukatuz bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 165. orr.

-Lasai, ez larritu -erantzun dio honek ilea eta aurpegia laztantzen dizkion bitartean-, denok gaude berdintsu, neuk ere tiobibo ederra daramat gainean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 286. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus