Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tintinka adlag tintin eginez.
Dominoko fitxak elkar joka, mahai gainera amorruz jaurtitako zilarrezko txanponak tintinka. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 158. orr.
Platera tintinka hasi zen ostera, eta Demba berehala desagertu zen mahai atzean, bat-batean hondora joan balitz bezala. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 62. orr.
Guztietan argi-armiarma kedartu berdina, eta, handik goitik zintzilik, beiraki ugari, zeinak dardaraz eta tintinka hasten baitira ostatuko morroia linoliozko zoru higatutik lasterka igarotzen den bakoitzean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.