Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tintin 1 iz arin kolpekatzen den kristalaren, txilinaren edo kidekoen hotsa.

Orain garbi entzuten zituen ahotsak eta baita txilin baten tintina eta ate batek, irekitzean eta ixtean, ateratzen zuen kirrinka-hotsa ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Noizik behin, ate baten kirrinka aditzen da, behien joarearen tintina, mutiko baten ahotsa, eulitzarren burrunba...  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Argitasun horrekin batera ekarri du freskura, eta hostoak bete zaizkit amaraunak zilarrez pintatzen dituzten tintinekin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 67. orr.

Emakumeek txio egiten zuten katiluen tintinen artean, txoriek txoritegian bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.

Prentsen usaina artean sudurrean, idazmakinen tintina artean belarrietan, Jimmy Herfek eskuak poltsikoan zituela City Hall Square-n so egiten zion elurra kentzen ari ziren gizon zarpailtsuei.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 463. orr.

2 tintin egin

Granada-fruituz apaindu zion jantzia, eta urrezko txilin ugariz, ibiltzerakoan tintin egin eta hotsa tenplu osoan entzun zedin.  Elizen arteko biblia   Si 45,9

Jake Silvermanek erretilua hartu zuen, han katilu batean izotz-puska batzuek tintin egiten baitzuten, eta idazmahaiaren gainean ezarri zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 417. orr.

Eskuak jaisten zituen bakoitzean, platerak tintin egiten zuen -arrazoi misteriotsuren batengatik-, eta zarata harexek iratzarria zuen Miksch.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 61. orr.

Bullockek halako ukabilkada gogorra jo zuen mahaian, ezen platerek eta edontziek tintin egin baitzuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

3 tintin hots (orobat tintinots g.er.)

Weasley andrearen oihuek, ohi baino ehun aldiz ozenagoek, tintin-hotsa eragiten zieten mahaiko platerei eta koilarei.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 77. orr.

Zarata batek iratzarri zuen: platerak, labanak eta sardexkak elkar jotzearen tintin hotsak edo.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 61. orr.

Berriro ere portzelana apurtuaren tintin-hotsa entzun zen; Nevillek bigarren kikara apurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 90. orr.

Kristalak zuraren kontra ateratzen duen moduko tintin-hots txiki bat entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tintin egiten (4); tintin hots (4); tintin hotsa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus