Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tinkotu, tinko, tinkotzen 1 du ad tinko ezarri.

Lema tinkotu zuen azkenik, gurpilaren erdialdean ezker-eskuinean zeuden gakoak estuturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Burua belaunetan tinkotua eta zurrunga batean ari zen lehen eskekoarengana hurreratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

2 (gauza abstraktuekin)

Ezpainak estutu eta errepidean tinkotu dun begirada.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 38. orr.

Eudon irabazlea izan zen Poitiersen, baina han galdu zuen ekialdetik mendebaldera Pirinioetako bi altzoetara zabaltzen zen erresuma tinkotu eta mantentzeko aukera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 85. orr.

Aurkako protestak Frantzian zehar hedatu ahala, gobernuaren jarrera tinkotu egin da.  Berria - Ekonomia   2006-03-17

Tinkotu egin nahi dute hegazti gripearen aurkako borroka Europako Batasuneko (EB) agintariek.  Berria - Gaiak   2006-02-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus