Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tinkotasun 1 iz tinkoa denaren nolakotsuna.

Bekoz beko geldituak dira, eta orain, arropek elkar ukitzen ez dutela, Rosamariren giharraren tinkotasuna datorkio eskutik gora bularreraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.

Beltzaranak gihartsuagoa zirudien, baina bestea hobeto hornitua zegoen, haren zakilak tinkotasun nabarmena zuen dagoeneko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.

Eta estiborreko karelaren gainean jarri zituen oin biak estatxaren tinkotasuna baliatuz, amurako eskudela amaitzen zen hartan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.

Hodi hartara joan, eta bi eskuez heldu zion haren tinkotasuna ziurtatu nahi balu bezala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 47. orr.

Ametsaren kondarrak buruan, atsegina egin zitzaidan inguruko gauzek erakusten zuten tinkotasuna, zein seguru zegoen irrati aparatua alfonbraren gainean, eta hormako erlojuak ere zein lasai zirudien.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

2 (gauza abstraktuekin)

Israeldarrek tinkotasuna eman nahi diote bere herriari, erakundetu eta jarraipena ziurtatu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 17. orr.

Gauzak esateko modua da, gauzak esateko duen tinkotasun paregabe hori.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 21. orr.

Han, Grazien eskutik, edertasunak tinkotasuna koroatuko du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.

Berehalakoan, baina, pentsamendu haiek gogotik bazterturik, tinkotasunez egin zuen aurrera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.

Inoren salaketaren beldurrik ez zuenez, halako tinkotasunez aldarrikatzen zuen egia, non eskola handiko gizasemeak ere [...] harriturik gelditzen baitziren haren predikuekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Abasek eskua sorbaldan pausaturik, erabakitasunez eta tinkotasunez esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 60. orr.

Eta honek tinkotasunez ukatu baitzuen, gaineratu zuen-: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 130. orr.

Greziarren artean tinkotasun indartsuaren sinbolo zen lizarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tinkotasun osoz (4)

tinkotasuna erakutsi (3)

tinkotasunez esan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus