Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tinko heltzen zion agureak makila landu baten bolizko eskutokiari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.
Tinko oratu zion erosketa-poltsari bere alemaniar eiteko euskarri zilarrezkotik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.
Esku batez pistolari tinko eutsiz, aitona errepublikarraren erlojua atera nuen poltsikotik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.
Harresi beltzaire ilun itsusia, arrastorik utzi gabe joana zela, nahiz neure barnean oraino tinko iraun. Txillardegi «Putzu», 1999 - 32. orr.
Horretarako, ordea, bidean bare irauteko eta ezerezaren aurrean tinko egoteko gauza izan behar. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.
Tortura tinko jasaten badu, absolbitu egin beharko dute errugabe gisa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.
Hor jarraitzen du tinko Petrusek, pipa hutsari tiraka, erantzun baten zain. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 260. orr.
Sorgortuta nuen barnea, sentimenduez hustua, nire fusila tinko atxikitzen zuten eskuak bezainbat. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 147. orr.
Euskal Herria, historia horretan guztian, ordena zaharrari tinko atxiki zaio lehen momentutik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 109. orr.
Eta horrela mantendu behar dugu: guregan tinko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 191. orr.
Hermionek tinko mantentzen zuen Ronek ez zuela frogarik Crookshanksek Scabbers jan zuela esateko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 207. orr.
Eguzkia gelditu egin zen, eta ilargia tinko geratu toki berean, herriak bere etsaien lepotik mendekua hartu zuen arte. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.
Llumek, begiak telefonoan tinko josirik, batera eta bestera mugitzen du burua "ez da posible, ez da posible" esanez zezelka. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 60. orr.
Tinko begiratzen dio kamerari betaurreko beltz eta astunen atzetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.
Bere begiek haraneko mahasti eta limoiondoen gainetik begiratzen zuten tinko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Jaunaren zerbitzariek, ostera, mugitu gabe zirauten, begirada hildakoen egoitzan tinko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.
Honek tinko estutzen zizkidan bularrak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 121. orr.
Esku meheak, berriz, geldiro mugitzen zituen, aulki gurpildunaren gurpil-uztaiak tinko estuturik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Begira-begira zeukan don Ottavio, pozez gainezka; makilan bermatua, zoruan tinko kokatua zirudien, irmo. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 454. orr.
Soa automobilean finkatu zuen, tinko, zekusana egiazkoa zela eta ez irudikeria bat erabat ziurtatzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 210. orr.
Gizonaren etorkizuna ez dago erabakirik hankak oinarri sendo baten gainean tinko finkatzen ez dituen bitartean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.
Ezpataren punta lurraren kontra tinko eta zuzen zuela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.
Maldaren erdian tinko errotua, horra Mila eta Bat Orri, Ruche jaunaren liburu-denda. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.
Arnaska zegoen, ukabilak tinko itxita. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.
Orduan ez genuen mira teleskopikorik eta antzeko umekeriarik, orduan eskua tinko eta begia argi, behar zen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.
Alazne!, erreakzionatuko al dun behingoz? -jaurti zion Irenek, samur baina tinko. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 39. orr.
"Bakarrik", erantzun nion tinko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 68. orr.
Kontuz baina tinko. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 164. orr.
-Konforme -erantzun zion Hermionek, Buckbeaken sokari are tinkoago helduta-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 326. orr.
Hilabete eta urte gogorrak zetozak; eta elkar hartuta jokatu behar diagu inoiz baino tinkoago. Txillardegi «Putzu», 1999 - 91. orr.
Gero, Daviden Hiri inguruan harresi handi eta sendoa eraiki zuten, dorre tinkoz babestua. Elizen arteko biblia 1 M 1,33
Haren bular tinkoetan aurkitu zenuen zeuri ihes egina zitzaizun denbora gaztearen zantzua. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 83. orr.
Segurantzia guztiko erreferentzia tinko bat bilatzen da orduan (bakoitzak bere kulturan aurkitzen duena ezinbestean!). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.
Noraezean dabilen pentsamendua ideia tinko bihurtzen den unea iristen ari da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.
Biziraupen kontua da bakartu eta hondatu nahi zaituztenen aitzinean erresistentzia tinkoa mantentzea. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.
Ez du froga zehatz eta tinkorik, ordea, eta ezin auzitara eraman. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 50. orr.
Astiro makurtu zuen burua, ezker-eskuin eragin, harik eta lehengo jarrera tinko berberera itzuli arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.
Hor ere, artearen eta teknikaren harreman tinkoak, bakuntasun hunkigarri bat eratzen dutela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.
Ene eskariari ezaditua egiteko asmo tinkoa zuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
Masailak areago gorritu bazitzaizkion ere, ez zion lagunaren begirada tinkoari itzuririk egin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 118. orr.
Halakoxe burubideak eraginik, bada, bere desioa betetzeko erabaki tinkoa hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 177. orr.
Oroimenak gizartea eraikitzen zuen garaian, gizalditik gizaldirako lotura tinko sendoa zen garaian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.
Esku tinkoaz boligrafoari oratu dio eta orriari hitz bat gaineratu dio. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 67. orr.
Bere betiko izaera tinkoa galdurik, estreinakoz ikusi nuen zalantzan egun hartan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 81. orr.
Aurpegi zabala zuen [...] begi urdin begirada tinkokoak eta bibote grisaxka. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.
Heriorik ez hostoen berdetasun tinkoan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 351. orr.
Bere estutua tinkoa eta laburra izan zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.
Chavezen postura gogorra izan da, tinkoa. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.
Jakin ezazu, nire hitza tinkoa dela. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 59. orr.
Begiradan antzeman dut aldaketarik handiena: oldarkorragoa tinkoagoa iruditu zait, ausartagoa, eta aldi berean zoriontsuagoa. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 249. orr.
Haien oroitzapenetan, aitaren makila eta amaren negarra zituzten tinkoenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.
Gauza faltsuak kearen antzekoak dira; egia, ostera, sendoa da, eta tinkoa, eta bere argitasunak gezurraren iluntasuna deusezten du. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 239. orr.
Legeak izan daitezela, beraz, tinkoak, eta tinkoak haien gauzatzaileak kasu bakoitzean, baina legegilea izan dadila gozoa, errukitsua, gizalegekoa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.
Nire erabakia tinkoa da. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 220. orr.
Tinko-tinko heldu zion Ruche jaunaren aulki gurpildunari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 398. orr.
Bisitarien eskuak tinko-tinko estutuz panpina mekaniko bat balitz bezala. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.
Tinko-tinko baina emeki besarkatuz bezala estutuko zuen makinak, eta beraren agindu eta kontrolpean ariko zen. Irudiak tinko-tinko begiratzen dio Raimundo Silvari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.
Andra begira geratu zitzaion albotik pasatu zenean, tinko-tinko. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 184. orr.
Erlaitz gainean kokatua, hanken gainean tinko-tinko, distiratsua zuen lumajea, hegaletako luma-muturrak gorriminez dir-dirka. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.
Begi tinko-tinkoetarik aski malko jarraikiak eginahalik gabe isurtzen zaizkiola. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.
aurrean tinko (10); begiak tinko (8); begietara tinko (6); begietara tinko so (3); begirada tinko (3); berean tinko (4); bezain tinko (10); bidean tinko (3); borrokan tinko (7); borrokan tinko jarraituko (3)
egon tinko (3); erantzun nion tinko (3); erdian tinko (3); erratzari tinko (4); eskua tinko (5); eskuak tinko (3); eskuan tinko (4); eutsi tinko (6); gerritik tinko (4); gobernuak tinko (4); gogor eta tinko (3)
jarrera tinko (4); jarrerari tinko (3); kontra tinko (4); lanean tinko (6); lanean tinko jarraituko (3); lurrean tinko (3); marian galarraga tinko (4); nion tinko (4)
oso tinko (6)
tinko agertu (3); tinko agintzen (7); tinko agintzen diet (6); tinko atxiki (5); tinko atxikitzen (6); tinko aurrera begira (3); tinko begira (17); tinko begiratu (19); tinko begiratu zion (7); tinko begiratuz (3); tinko begiratzen (22); tinko begiratzen dio (6); tinko behartua (3); tinko behartuak (3); tinko defendatu (5); tinko dirau (6)
tinko egin (5); tinko egon (8); tinko erantzun (9); tinko erantzungo (4); tinko erantzuteko (6); tinko estutu (4); tinko estutuz (4); tinko estutzen (3); tinko eta lasai (4); tinko eta sendo (3); tinko eustea (3); tinko eusteko (9); tinko eusten (33); tinko eusten dio (9); tinko eutsi (36); tinko eutsi zion (10); tinko eutsiko (13); tinko eutsiko dio (3); tinko eutsiz (10); tinko ezarri (4); tinko gelditu (3); tinko geratu (3); tinko gorde (4); tinko heldu (16); tinko heldu zion (6); tinko heldurik (5); tinko helduta (8); tinko helduta zeukan (3); tinko heltzen (8); tinko heltzen zion (4)
tinko iraun (14); tinko iraungo (3); tinko irauten (13); tinko irauten zuten (3); tinko jardun (3); tinko jarraitu (7); tinko jarraituko (12); tinko jarraituko dutela (6); tinko jarraitzeko (4); tinko jarraitzen (10); tinko jarraitzen du (5); tinko jarrita (3); tinko jaurti (3); tinko mantendu (5); tinko mintzatu (3)
tinko segitzen (6); tinko segitzen du (5); tinko so (7); tinko so eginez (3); tinko tinko (11); tinko zirauen (3); tinko zirauten (3)
asmo tinkoa (3); bezain tinkoa (4); erabaki tinkoa (7); erabaki tinkoa hartu (4); erantzun tinkoa (7); erantzun tinkoa emateko (3); jarrera tinkoa (10); oposizio tinkoa (4)
borrokaren konpromiso tinkotik (3)
urrats tinkoz (3)