Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tinkatu, tinka(tu), tinkatzen 1 da/du ad estutu.

Sokak zintzurra tinkatu arau hanpatzen eta ubeltzen zen kondenatuaren bisaia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

Tinkatzen gara gehixago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.

Besoetan hartzea eta estu tinkatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.

Galtza bakeroak daramatza, zabalak, mehaka hezurretan estu tinkatuak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 13. orr.

Orduan, besoetan tinkatu eta besarkatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

Elkar besarkatu eta tinkatu zuten, sekulan egiten ez zuten bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 75. orr.

Mattinek Elixabet hartu zuen bere besoetan eta elkar tinkatuz berriz musuka ari izan ziren.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 42. orr.

Eskuak tinkatu zituzten eta Metuali atearen ingurumarietan banandu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

-Bisita berean eskua birritan tinkatzea ez da larregi?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 126. orr.

Oraingoan, indar handirik gabe tinkatu nion eskaintzen ari zitzaidan eskua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

Ezpainak tinkatzen zituzten ez oihuka hasteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 247. orr.

Segundu bukaezinak, hortzak tinkaturik, begiak ia hetsirik, sudurra eta matelak zimurturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 61. orr.

Xarlesek irri mendekaria libratu zuen eta Manexunek besondoa tinkatu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.

Uhalak tinkatzen ditu Xantik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 209. orr.

Bolantea, ene indar guztiez tinkatzen nuen, tinkatzen, puskatu behar banu bezala!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Zutitu eta gabardinako hegalak tinkatu zituen, lepoa babestuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

2 irud

Doluaren sareak bihotza tinkatzen zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.

Bihotza ohi baino lasterrago punpaka ari zaio, halako kezka batek bularra tinkatzen dion bitartean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 14. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hutsune eta bakardade guztiak gizatasunez bete dira, beso biribilez, esku tinkatuez, bernez, soinekoez, begiez eta alkondarak gainezkatzen dituzten bularrez.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 51. orr.

Haren gerruntze tinkatua bezperako zoriona txegosten ari zen oraindik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.

Kortsearen balea bizarrak markatzen zitzaizkion gerruntzearen ehun tinkatuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

4 irmo kokatu.

Makuluan ongi tinkaturik, beste oroitzapen bat ekarri dio oroimenak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 92. orr.

Istinga sakonean murgiltzen ari naiz, eta oinak non tinkaturik ez.  Elizen arteko biblia   Sal 69,3

Orain beharbada lotuko nauten enborrari eusten dio, probatzen ariko da ongi tinkatua dagoen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 149. orr.

Xekea, lurrean tinkatua, zur eta lur geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 311. orr.

Ez zen egoera atsegina eta begirada platerean tinkatzen saiatu naiz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 27. orr.

Herrenak Azkaraterenetan tinkatu zituen bere begi loratuak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.

Kopeta zimurtu zuen, enegana zuen tinkatu behakoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.

5 tenkatu.

Arkua, berriz, korda tinkatuak ezartzen dizkion mugen eraginez kurbatzen da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besoa tinkatu (4); besoetan tinkatu (3); eskua tinkatu (17); eskuak tinkatu (3); ezpainak tinkatu (3); hortzak tinkatu (4); kopetan tinkatuta (3); tinkatu behar (4); zintzurra tinkatu (3)

tinkatzeko makina (3)

eskua tinkatzen (4); eskuak tinkatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus