Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tindura 1 iz tindua.
Neure azken antzeztitzekin batean, mahaikidearen bisaiako larruazal belztuaz tindura gorrizta jabetu zen, eta horrek hondar egunetako fantasietako Ana itzularazi zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.
Itsastxakurrak izotz blokeen gainean lotan, olioantzeko tindurarekin beltzaranak mantxa horiztekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.
2 irud/hed
Halaber, arte eta erakunde bizantziar eta islamikoek Siziliako normandiarrengan zertutako eraginean ere aurkitzen dugu; baita Irlandako biztanle daniarrek eta mendebaldeko uharteetara joandako iparraldeko kolonoek lortu zuten Mendebalde Urruneko kultura kristau zeltikoaren tinduran ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.