Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tindu 1 iz tindatzeko erabiltzen den koloregaia.

Robresenea deitu etxean egiten zen mendiko lur gorritik okrea, oihalen tindatzeko tindua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.

Okre tinduaren egiteko lurra jausten zen mandotan Lindux menditik behera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.

Ile-apaindegira joaten zen astebururo tindua ematera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 166. orr.

Nikotinak horituak zeuzkan eskuin eskuko hatz luzea eta erakuslea, eta sustrai urdinek agerian uzten zioten ilearen tindua.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 11. orr.

Jauregian paretak zeta frantses tindu finekoz estaliak zeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Nolanahi ere, gorostiaren ale gorrixkoetatik ateratzen omen zuten, antzina, errege-tindua zeritzana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.

Frantzia behere hortan, tindu egiteko lantegi baten jabe eta buru egona zen bere bizian.  Herria   2002-09-12

2 irud/hed

Azala oso du zuria, gardena, tindu gorrixkaz ukitua, emakume britainiar askoren antzera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Eguna astiro zabaltzen zuen, kolore gris leun-leunekoa, gauza guztiak margotzen zituela akuarelazko tindu arin bat emanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Estatu unibertsal batzuk inperiogile atzerritarren egintza dira; erlijio nagusi batzuk inspirazio atzerritarrak animatu izan ditu, eta gerra-talde barbaro batzuk kultura atzerritarraren tinduaz blai eginda zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Horrela sortarazitako intelligentsiek Errusian eta mundu islamikoan eta hinduan bazuten, beren egileek emanda, Mendebaldeko klase ertainaren tasunen benetako tindua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 214. orr.

Erdiatzerritarra (Mendebaldeko tindua).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 410. orr.

3 ipar margotzeko erabiltzen den gaia.

Tindu berdeaz tindazak laster esperantzaren lilia.  Herria   2003-01-14

Eskaler hertsi batzuk, murruetako tindua dena joana eta gainerat halako mutzi usain bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 94. orr.

Mintzaldiaren bukaeran, manifestariek murru bat altxatu zuten EIFFAGE enpresaren aitzinean, eta tindua bota zuten egoitzaren kontra.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Deitura arrotzak zituzten marmolezko harlauzak tindu gorriz estali zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Baina bere margogintza ez da tindua soilik.  Berria - Kultura   2004-09-14

4 ipar margolana

Orduan ere, noizbait, eginak izan ziren aldare gaineko tinduak, froga bezala direla Pio IX. Aita Sainduaren eta Lacroix Baionako apezpikuaren armarriak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.

Eliza barneko tinduen xaharberritzeak, holakoetan ardura gertatzen den bezala uste baino luzeago irauten du.  Herria   2001-03-01

Tindu erakusketa.  Herria   2003-09-04

5 tindu lan ik tindulan.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tindu egiteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus