Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tindaketa (orobat tintaketa g.er.) 1 iz tindatzea, pintaketa.
Horrelako tindaketa egiteagatik 50 bat dolar kenduko dizkizu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 136. orr.
Alabaina kuskua zen bezala atxiki dugu eta berinak eta tindaketak 380 000 euro gosta zaizkigu. Herria 2002-08-01
2 ipar pintada.
Manifestazioa egin ondoren, 2x2aren aurkako tindaketak egin zituzten errepidean. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Bide bazterrean 2x2aren aurkako tindaketa ugari daude, gainetik zurituta. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Poliziak Angeluko gazte bat atxilotu zuen asteartean, tindaketak egiteagatik. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Goizeko hamaiketan sartu ziren demoak tren geltokian eta berehala ekin zioten tindaketa lanari. Berria - Euskal Herria 2004-12-18
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)