Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain hobeki zaintzen dugu geure burua, badira lozioak, tindagaiak, kremak, leuntzaile zenbait. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.
Oso emakume garaia zen; kofia bat zeraman buruan, etxeko tindagaiez margoturiko xingolaz apaindua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.
Lehen bi koloretako hari groteskoek osatuko zuten ilearen azpia, ile faltsua gero eta tindagai gutxiagorekin eta motzagoa, bestea, errotik autentikoa, tokia irabazten joango zen, ezinbestean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.
Sentitu zuen atsekabea hain izan zen handia non imajinatu baitzuen agian edukiko zuela hor nonbait flasko ahantziren bat, hondoan tindagai-hondarrik bazukeena, gaurkoa egiteko bederen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 250. orr.