Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tinbre1 1 iz txirrina.

Tinbrea jo eta emakume errubia batek ireki du atea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.

Atezain automatikoko tinbreak jo ostean, zabalik aurkitu zuen aurreneko lokalean babestu zen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

Alferrikako lana izan zitekeen tinbre joka hastea, ez baitzidaten aterik zabalduko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 48. orr.

Edifizioko eskaileretan gora igo eta tinbrea artega sakatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 252. orr.

Peter beheko sukaldera joan zen; tinbrea entzun zen eta ontzia behean geratu zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 338. orr.

Tinbre elektriko baten hotsa entzuten da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 35. orr.

Telefonoak jo zuen buru gainean eta bigarren tinbre-hotsaren aurretik erantzun zuen Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 149. orr.

Erantzunik gabeko tinbre hotsak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 53. orr.

2 fisikan, hotsaren berezko ezaugarrietako bat, garaiera eta intentsitate bereko hotsak bereizten dituena.

Ahotsaren tinbrea eta intentsitatea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 224. orr.

Musikan erritmoa edo musika-tresnen tinbrea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

Eteten zen erritmoa, iluntzen nahiz argitzen ziren noten tinbreak, baina piezak kementsu segitzen zuen aurrera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

Garaieratik baino errazago, tinbretik ezagutzen dira soinu baten sorburua eta garrantzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Soinuaren tinbrean datza, esate baterako, tronpeta baten eta diapasoi baten arteko diferentzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Vaneef baxuak tinbre ederra atera zion behe erresgistroari.  Berria - Kultura   2004-11-16

Ahots berezia dauka, oso erraz idantifikatzen dena (ardente) eta bere tinbre grabea aberatsa da.  Berria - Kultura   2004-09-03

Ez genuen Stoianov izeneko baritonoa ezagutzen baina asko gustatu zitzaigun bere tinbrea, musikaltasuna eta kantua orokorrean.  Berria - Kultura   2004-09-22

Pendulu erlojuak ordu bata eta erdia jo zuen tinbre garbi-garbiarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Laringe hotsaren tinbrea bere osotasunean agertzen da, eta desagertzen da aho zarata.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Belarriak ere oso antzera jokatzen du: soinuak jaso eta nerbio-bulkada bihurtzen ditu garunera bidaltzeko; garunean, ozentasun-, garaiera- eta tinbre-sentipen bihurtzen ditu bulkadok datu-prozesaketarako sistema landu batek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Beharbada kontzertu guztian orokorrean tinbre paleta zabalagoa ez erabiltzearen falta sentitu genuen.  Berria - Kultura   2004-01-21

Bokal fonemak hizkuntza batean bi nolakotasun edo tinbre sorta (bata "argiagoa" eta bestea "ilunagoa") osatzen badituzte, [...].     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haren kantakereak eta ahots tinbreak bere sasoiko rocklariak be harriturik eukazan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsaren tinbrea (4); tinbrea jo (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus