Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tinbal (orobat tinbale g.er.) 1 iz danborraren antzeko musika tresna, kutxa biribila eta metalezkoa duena.

Martinuk indar tentsioa du aldarrikapen bezala, tinbala eta pianoa eszenatokiaren ardatza izanik, soka familia bitan banatuta genuen.  Berria - Kultura   2006-03-28

Banderez apainduko dute estadioa, eta danborrak, tinbalak eta perkusioa izango dira.  Berria - Kirola   2006-03-30

Soldadu ugari azaldu ziren tinbale eta tronpetekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 61. orr.

Laukote moduan etorri zitzaigun oraingoan: Javier Colina euskalduna kontrabaxuan, Efrain Porro congetan eta bere seme gaztea den Rickard Valdes tinbaletan.  Berria - Kultura   2004-11-02

2 irud/hed

Ez da harritzekoa ekaitzak jo, bere deskarga hainbeste litrokoa utzi, eta gaueko lehen orduotarako, berriro orkestra, trumoi-tinbalen perkusio eta guzti arrimatzea euri-zaparradaren batekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus