Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Upelak, suilak, pitxerrak, morkoak, tina euskarridunak eta euskarrigabeak, otarretxoak, saskiak, [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Beren belarrak garbitzen laguntzen zien tina handiaren inguru-jiran. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 75. orr.
Arnoan zopatzen zen hordiaren kasua, arnoz bete tina batean ito zenarena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 501. orr.
Soka-saltorako ez bada behintzat lokarri motzegi bat dago botata arroparentzako tinaren ondoan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.
Larru-zurratzeko tinarik handiena astean-astean husten zuten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.
Gogoan zuten festa hura, eta hango hamabi indioilarrak eta marrubi-purez betetako tinak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.
Cincinnatitik ekarritako izotz puska [...] gurdikada bete bizkotxo hotz bihurtu zen, tina bete marrubi-zukurentzat. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.
Leku horien neurriak fruitu-kopuruaren eta tina-kopuruaren arabera egingo dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.
· Zuzendaria tematuta zegoen sukaldeko lapikoetako batean kaka egin eta gero ur-tinan botatzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.