Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tila 1 (Euskaltzaindiaren Hiztegian ezki(-)lore agertzen da) iz ezki lorea.
Itzuli zara tabernara eta tila infusioa gehiegi epeldu da. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.
Geroago, tila-ura zerbitzatu zioten. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.
2 ezki lorearen egiten den egoskina.
Kafeak bezain goxo egiten ditu tilak, teak, kamamilak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 17. orr.
-Tila bat, mesedez. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.
-Tila bat egingo deuat -esan du Ixaskunek. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 152. orr.
Honezkero epelduko zen tila, baina ez dut gogorik taberna horretara itzultzeko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.