Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerla denboran, sosaz bestalde, behar ziren presentatu tiket batzu zeintan markatuak baitziren jateko bakoitzetik zenbat gramoren dretxoa zinuen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.
Orduan saltzaileak aixtur pare batekin mozten zizkizun zenbait tiket. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.
Tiketak hartzeko dagoen ordaintokia dator aurrerago. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.
Funtzionamendu arazo esanguratsuena aparkalekuko tiketak emateko makinena izan da. Berria - Ekonomia 2004-04-23
Lehenengo eta behin tiketa erosten lagundu dit, gero autobusaren kokagunea aurkitzen. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 152. orr.
Tokian, kontzertuaren egunean, tiketak 70 liberetan salduko dira. Herria 2001-10-11
Tiketa ordaindu ondoren barrurantz abiatu ninduan aulki libre baten bila. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.
Gainera, uste dut neu naizela Istanbulerainoko tiketa daukan pasaiari bakarra. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 155. orr.
Metroko tiketak saltzen ziren gune jendetsura. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.
Segun eta nork eskatzen duen txartela, nork kobratzen duen, txarteldegian ala autobusean bertan eskuratzen den, tiketa ematen den ala bostekoa nahikoa den, [...]. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 60. orr.
Bazkaldu dugun self-service-an eman diguten tiketean «apetitu eta egun on» jartzen du ordaintzekoaren ondotik. Berria - Kultura 2004-07-11