Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tik1 1 iz higidura edo keinu oharkabea eta eskuarki errepikatua, giharren uzkurdurak eragina.

Tik eta klik horiek hartzen zioten denboraren heren bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Konpultsio eta tikak erdibidean daude; noiz norberaren borondatearen agerkari direla ematen du, noiz beste borondate arrotz batek behartuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.

Ez dago tik edo konpultsiorik; uluren batzuk, gehienez ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Uneoro errepikatzen duen tik edo keinuren bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.

Berehalaxe ohartu nintzen aitak bazuela tik bat oso-oso berezia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Orain ohartuko zara tik bat duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 185. orr.

Tik bat banu, tik harixe baizik ez lioke erreparatuko Aliasek.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 31. orr.

Hawthornek bere-bereak zituen tik guzti-guztiak ezagutu behar dituzu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.

Eskuetako behatz-muturretan sentitzen dituzun taupada txikiak ez ezik, menderatu ezin duzun tik bat ere jarri zaizu hanketan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 260. orr.

Umea nintzela, Toronton, betaurrekoak nituen, eta hortzetako aparatua eta gainera tik batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Akabo haren ohiko lepo-okertua, ibilera zurruna, tikak, begiratu iheskorra.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

Diosal bitxia, hori bai; erdi eraso, erdi tik alegia, Touretteren sindromedun petoen erara moldatutako ongietorri-keinu bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

Geroago, nire adimen ustez pribilegiatuaren erakuspen gisa sortutako josteta hura tik baten pareko bihurtu zitzaidan, usadio lekedazu bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Prozac bedeinkazio bat izan da obsesio eta amorrazioentzat, nahiz eta ez duen eraginik tiken kasuan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bazuen tik gogaikarri bat: eskuak ezkutatzeko mania.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.

Bekaina harrotu dut, hala egin dut ziurrenik, baditut hobetu beharreko zenbait tik amorragarri.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 157. orr.

Tentsioa sumatzen zaio juezari, belarriak tente, halako tik nerbiosoren bat.  Berria - Kirola   2004-07-29

Hermioneren hankak halako tik urduri bat egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

Begiak irten-irtenak, tik berezi bat masail puztuetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 111. orr.

Tik koordinatugabe konbultsiboetatik mugimendu ongi lotu eta koherentera pasatzea istant batean gerta liteke tourettedunengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Sindromearen ezaugarriak honako hauek ziren batik bat: tik konbultsiboak, besteren hitz edo egintzak nahi gabe imitatzea edo errepikatzea (ekolalia eta ekopraxia).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Artegatasunezko tik bat, besterik gabe, hizketan hasi aurreko eztula edo beste edozein keinu mekaniko bezalakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tik tankerako laztan konbultsibo batez laztandu zien burua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Kantatzerako imintzioak desberdinak ziren ohiko keinu bortxatu eta tik-tankerakoen aldean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

Bat-bateko tik kutsuko hatz-ukialdien bitartez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.

4 irud/hed

PSE-EEren ustez, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak «iraganeko tikekin» jarraitzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Ez-erabiltze urteok ez dizkizute ahantzarazten zenbait tik profesional.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Joseba Permachentzat, Menaren hitzek erakusten dute «tik frankistak» geratzen direla Espainiako Armadan.  Berria - Mundua   2006-01-08

5 nerbio-tik

Nerbio-tik bat zuen betidanik begi batean; hari begira egoten nintzen, ezinbestean, elkarrekin ikasgela berean genbiltzan garaian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Begi batean nerbio-tik bat zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus