Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erloju bat irentsi zuen eta tik-tak egiten dio tripetan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 90. orr.
Kabinako erlojuak tiktak egiten zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.
Oso ongi jolasten zen, tik-tak, tik-tak, alde batetik bestera, gozamena zen ikuskizuna. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.
Uhinak lehen baino askoz ere ozenago aditzen ziren, behe-solairuko ping-pong soinuaren artetik ere, tik-tak, tik-tak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.
Ezin nau harrapatu, tik-tak hori entzun eta alde egiteko astia izaten dudalako. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 90. orr.
Beste nonbait ere aditu nuen segundo orratzaren tiktak hori. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 20. orr.
Tik-takaren oihartzuna heldu zitzaion, hain adi jarri baitzen entzuten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 185. orr.
Erabaki zuen tik-taka berak egitea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 183. orr.
Erlojuari begiratuz gero, sasoi bateko tik-tak zaratatsuek eta gaurko argitxo distiratsuek erritmo bera daukate. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Krokodiloak besoa jan zion Kako-okerri, eta tripan darama beso hartako erlojua ere, tik-tak etengabean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 13. orr.
Iratzargailuaren engranaje zaharrek beren tik tak tik tak etengabea jarraitzen dute. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 212. orr.
Sukaldearen paretan zintzilik ezarria zen ordulariaren "tik-tok" erregularrak bihotza xixtatzen zion aldi bakoitzean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 61. orr.
Osaba zahar baten etxeko horma-erlojuko atea ireki eta penduluari eragiten diogun unean atzerako tik-tak zenbaketa bat hasten dugunean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.
Sikiera erlojuaren tik-tak hotsa aditu balitz! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.
Hain emaro hasi zen hurbiltzen, non ez baitzen ezer entzuten, suaren zirtadak eta penduluaren tik-tak hotsa baino. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.
Tik-tak hots zakarra ez baitzen gelditzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 176. orr.
Taximetroaren tiktak tiktak hotsa entzuten da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.