Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tigre 1 iz ugaztun haragijalea, Asia eta Indonesiakoa, handia eta indartsua, ile horia beltzez marratua duena, oso basatia, harrapakin bila gauez ateratzen dena (Panthera tigris).

Tigreak, elefanteak, krokodiloak, kobrak eta ziminoak gizakiekin adiskidetasunean bizi diren lurraldea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 7. orr.

Nire eskuek, dilindan, tigrearen zetazko ile leun haien ukitua sentitu zuten ikaraz.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 15. orr.

Gu New Yorken egon ginen egunetan, Bronxeko zooko tigre batek ihes egin zuela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 99. orr.

Tigreei gezi loeragileak jaurtitzen dizkiete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 171. orr.

Hasieran tatuaje normalak erabiltzen nituen; tigre baten burua zakil puntan, eta horrelakoak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 53. orr.

Bi tigre oihan batean.  Berria - Harian   2005-04-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Katu handi bat edota tigre txiki bat -esan zion Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 53. orr.

Tigre zauritu baten antzera uzkurtu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Tigre kaiolatuaren antzera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.

Halako orrialdetik tigre marratuak begiratzen zigun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Tigre disekatua, laratza, malboro paketea, hauspoa, betamax, dena nahastean eta ostetasun nabarmenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 53. orr.

Niri zinema gustatzen zait, esan nien, maite dut Greta Garbo, maite ditut zeluloidezko tigre Bengalakoak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 39. orr.

Sable-horztun tigre eme alaena!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hartan, indiar batek, beztiturik eta estalirik tigre-larru batez, bere dantza dantzatzen zuen bertze indiarren aitzinean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.

Tigre-itxurako katu bat zegoen Privet Driveko kantoian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

Baita tigre ehizan ari denean ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 149. orr.

Oroitu nuenean tigre-hezitzaileak errana, noiz eta jakinarazi baitzigun ezen suerte hartako tigreak ez zirela gizonen aurka oldartzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.

Orga hartan tigre-bezatzaile bat zetorren, Cádizko andaluz hitzontzi bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.

Supazterra, laratza, hauspoa, tigre buru disekatua, telebista, [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 297. orr.

4 irud/hed

Pertsonei trapuzko tigreei edo untxi-larruei eskatzen ez diegun beste zerbait eskatzen diegu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 230. orr.

Tigre horietako bat eraman ziola Tadeuszi, Stanislaw bere lagunaren semeari, eta oparia ez zitzaiola asko gustatu: Stanislawen etxera egindako hurrengo bisitetan, jostailuen kaxatxoan aurkitu zuen beti.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 23. orr.

Oso grafikoki ikusi zituen gazte horiek José Ortega y Gasset-ek, hiri xehe bateko kasino batean silloien peluxeetan beren tigre-atzaparrak zorrozten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

5 tamilen askatasun higikundeko gudariei ematen zaien izena.

Bihar tigre tamilek srilankar soldaduei egindako setioaren urteurrena beteko baita.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.

Segurtasun indarren iritziz, tamil tigreak izan dira erantzuleak.  Berria - Mundua   2006-04-26

Zazpi tamil tigre hil dituzte Baticcaloa hiritik gertu.  Berria - Mundua   2004-04-27

Tigre abertzaleok badute askatasunaren alde beren buruez beste egiteko gerturik dagoen talde berezi bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 53. orr.

LTTE Tamil Eelameko Askatasun Tigreak erakunde armatua sortu zuten tamilek.  Berria - Mundua   2006-02-23

6 tigre eltxo

Asia hegoaldean bizi ohi da aedes albopictus edo tigre eltxoa.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Tigre eltxoak aurkitu dituzte Sant Cugat herrian, Bartzelonan.  Berria - Gaiak   2004-09-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus