Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tifosi (orobat tiffossi eta tifossi) iz kirol talde baten zale sutsua.
Gaur Italiako elastikoa azken aldiz jantziko du, Espainiaren kontra, 'tiffossi'–ek eskatuta. Berria - Kirola 2004-04-28
Tifosiak hasi dira bien arteko parekotasunak bilatzen, baina egun, mundu bat dago bien artean: Tombak 40 garaipen lortu zituen Munduko Kopan, eta Roccak hamar eskas ditu. Berria - Kirola 2006-01-14
Ikastolako futbol taldea zela eta, zelairik zelai ibili behar izan genuen bolada batean gurasoak, hamaika partidatan tifosiarena eginez. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 149. orr.
Zaleen bihotza biguntzeko fuoriclasse izan behar da, baina Nedvedek konpromisoari esker lortu du tifossi-en estimua. Berria - Kirola 2004-01-02