Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsasalderago, lakuko urgain zabalean, tiburoiaren bizkarreko hegatsak ur azala ebaki duela iruditu zait. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.
Hausnartzearen poderioz, putzua itsaso bihurtu zen, eta arraintxoak tiburoi eta balea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.
Timorreko irlara etorri zenean, Sawu, Timor eta Sondako itsaso epel eta tiburoiez betetakoetan perlak bilatzera bultzatu zuena ez zen izan diruzaletasun edo aberasgogoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.
Piraten filmetan-eta filibusteroburuak heroiaren neska tiburoietara bota nahi izaten duen bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.
Burdinazko pisu bati loturik eta perla beltza kolkoan, salto egin zuen uretara, tiburoien bazka eginik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.
Haragi fresko eta odoltsuaren usainaren presentzia hurbila aditzen duten tiburoien gisa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.