Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tiborta iz arraunari heltzen zaion zatia.
Usaia ukan behar du batek arraunlari izateko, leunduena izanagatik ere tibortaren igurtziak, berriren berriz, baba sortzen baitu, lehertu zartatu odoldu, zauri eginda uzten dizu eskua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.
Arraunean hasi nintzen neu ere, disimuluez futituta, bihotza punpaka, Engelsek tibortak niregana hurreratzen zituenero enbor banatik heldu eta "Aaarraun!" aitzina egiten niela bulka, "Aaarraun!". Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.